Belo askatasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume irandar batzuek euren burua belo gabe erakutsi dute Facebooken

Hijab edo belo islamikoa derrigorrezkoa da Iranen. Orrialde horrek 30.000 “atsegin dut” lortu ditu lau egunetan, eta eztabaida handia eragin du sarean.

Webguneak 30.000 “atsegin dut” baino gehiago jaso ditu lau egunetan, eta zeresan ugari eragin du sare sozialean.

Web horrek "Irango emakumeen askatasun kautelazkoa" du izena, farsi edo persieraz, "Utzi haizeari zure ile-adatsa astintzen" du azpititulua, eta, orrialde nagusian zehazten duenez, ez du inolako alderdi politikorekin loturarik.

"Orrialde honek Irango emakumeen kezkak jasotzen ditu", irakur daiteke web anonimo horren aurkezpenean, eta baita honakoa ere: "Irango neska eta emakume guztiak euren jaioterrian preso daude euren janzkera aukeratzerakoan aske izatea eragozten dieten gizarte mugak eta arauak daudelako".

"Muga horiek guztiak izan arren, horiek hertsatzen dituzten mugetatik ateratzeko aske izaten dira batzuetan. Web honek une horiek jasoko ditu, emakumeek euren janzkera aukeratzeko eskubidea lortu arte", azaldu dute bertan, eta argazkia bidali nahi duten emakume guztiak hori egitera bultzatu ditu, baina zuhurtzia ere eskatu die, argazkiak publikoki zabalduko baitira.

Bertan aireratu dituzten argazkietan ageri diren protagonistetako batzuk betaurreko ilunak jantzita edo inork ez ezagutzeko moduan jarrita ageri dira, baina bada aurpegia erakutsi eta toki publikoetan beloa kendu duenik ere askatasun une hori argazki batean jaso eta mundu osora zabaltzeko.

Orrialdea Masih Alinejad kazetari eta idazle irandarrak zabaldu zuen. Londresen erbesteratuta dago, eta oso kritiko agertu da beti Irango Erregimenarekin.

Orain arteko kritika gehienak positiboak izan dira, eta emakume askok haizea ile-adatsa laztantzen sentitzeko gogoa dutela esan dute.

Adineko emakume batek pozik ikusi ditu ilea solte duten emakume horien argazkiak, eta "askatasun garai baten abiapuntua” izatea espero duela gaineratu du.

"Gizonezkoek ere jasatea espero dut", esan du mutil batek, eta emakume batek berehala galdetu dio ea gizonezko irandarrek emakume baten ilea ikustea jasateko kemenik ez duten, eta "ona da apurka-apurka ohitzen joatea", gaineratu du.

Urtero-urtero, udaberri hasieran, emakume askok, gazteenek bereziki, nasaiago interpretatzen dute legeak ezartzen dien kode estetikoa, eta laburtu egiten dute gorputz osoa estaltzen dien "estalki" luzea, eta besoak estaltzen dizkiena, edo oihal arinagoak eta gardenagoak janzten dituzte, eta horrek sutan jartzen ditu erlijioaren defendatzaile sutsuenak.

Facebookeko orrialde horrek kritikak jaso ditu berehala sektore kontserbadoreenetatik.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

San Fermineko entzierroen ibilbidean irrist ez egiteko produktua aplikatu dute

Hamar bat pertsonak lan egin dute gauean produktu irristagaitza 1.875 metro karratu ingurutan zabaltzeko. Eremu babestuak Santo Domingoko aldaparen amaieran hasi eta Mercaderesko bihurgunera eta metro batzuk harago heltzen dira, Estafetaraino, hain zuzen ere. Lana eskuz egiten da, ureztagailuak eta erratzak erabilita. Arduradunen arabera, likido irristagaitzak erreakzio bat sortzen du, eta erreakzio horrek zoladuraren mikroporoak askatzen ditu. Zulo horiek bentosa-efektua sortzen dute, eta saihestu egiten du pertsonek edo zezenek irrist egitea. Konposatua duela 20 urtetik aplikatzen da Sanferminetan, eta bereziki ondo funtzionatzen du zoladura bustita dagoenean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X