Gertakaria Gipuzkoan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzaintzak gazte bat helikopteroz erreskatatu du Debako flyschean

Emakume gazte bat zorabiatu da eta anbulantzia batek tokira heltzerik ez zuela ikusita, erreskatea helikopteroz egitea erabaki du Ertzaintzak.

Ikasle gazte bat erreskatatu du Ertzaintzaren helikoptero batek Deban (Gipuzkoa), flyscheko ibilbidean. Emakume gazteak zorabioa izan du.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 10:40 aldera abisua jaso du Ertzaintzak. Ikaslea txango batean parte hartzen ari zen zorabiatu denean, Debako flyschean.

Anbulantzia batek tokira heltzerik ez zuela ikusita, erreskatea helikopteroz egitea erabaki du Ertzaintzak. Donostiako suhiltzaileen heliportura eraman dute, eta bertatik anbulantzian Donostiako Ospitalera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X