Langabeziak kezka mantendu eta ustelkeriak areagotu du herritarrengan
Langabeziak herritarren kezka nagusia izaten jarraitu du eta, espainiarren % 76,8k aipatu dute, baina 2010ko mailara jaitsi da, hilabetean lau puntu behera egin eta gero, Soziologiako Ikerketen Zentroak (CIS) egindako azken barometroaren arabera.
Inkesta ekainaren 2aren eta 12aren artean egindakoa da, Juan Karlos I.aren abdikazioa izan zen garaian, eta monarkiak kezka piztu duela ondorioztatu du CISek, % 0,2tik % 1,1era igarota, baina oraindik urrun dago espainiarren 10 kezka garrantzitsuetako bat izatetik.
Langabeziaren ostean, ustelkeriak bigarren izaten jarraitzen du, eta % 38,8k aipatu dute, kezkatzat jota.
Ekonomiarekin lotutako arazoak hirugarren postuan dira (28,4-28,6 maiatzean), eta ondoren alderdi politikoak eta politika bera daude, % 28k aipatuta, maiatzean baino % 2,4 gehiago.
Osasuna bosgarren postuan mantendu da (11,5), gizarte arazoak (9) eta Hezkuntza, % 7,3.
Zortzigarren postuan agertzen dira, "enpleguaren kalitateari lotutako arazoak" (% 4,7), murrizketen aurretik hilabete honetan (3,4) eta inmigrazioa.
Gainera, inkestan parte hartu duten herritarren % 14k uste du egoera politikoak hobera egingo duela urtebetean, orain dela hilabete % 9,7 uste horretakoa zen, oraingoan apur bat gehiago igo da.
Alabaina, barometroak zehaztu du % 76,2ren ustean egoera politikoa txarra edo oso txarra dela, datu horrek ere maiatzetik hona behera egin duen arren.
Zure interesekoa izan daiteke
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Elgeako mendilerroan, Barrundian, piztutako baso sutea kontrolatu nahian ari dira suhiltzaileak
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, ez baita baztertzen tximista batek eragindakoa izatea. Bi hegazkin, helikoptero bat, hiru parketako suhiltzaileak eta basozainak ari dira bertan lanean.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.
Huelvako eta Castelloko suteak ezin menderaturik jarraitzen dute
467 lagun ebakuatuta daude oraindik Nieblako suteagatik; Tirigen, berriz, 395 hektarea inguruko eremua erre da eta Cati herria konfinatuta dago.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.