Donostiako Aste Nagusia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostiako Piratek 'galera handiak' izan dituzte ekaitzaren ondorioz

Donostiako Piratek bart izan den ekaitzaren ondoren lehen balorazioa egin dute, eta euren programazioarekin jarraituko dutela iragarri dute.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Ekaitzak gogor astindu du bart Donostiako Aste Nagusia

Donostiako Piratek bart izan den ekaitzaren ondoren lehen balorazioa egin dute, eta euren programazioarekin jarraituko dutela iragarri dute.

Hala ere, azpiegituraren aldetik eta ekonomikoki "galera handiak" izango dituztela aurreikusi dute hedabideei bidalitako ohar batean.

Donostiako Piraten lehentasuna atzo gauean La Flamenkan, Nautikoan eta Kaian bildu ziren pertsonen segurtasuna bermatzea (3.000 lagun inguru)  izan zela adierazi dute.

"Horregatik, ekaitza hasi bezain pronto, segurtasun protokoloa jarri genuen martxan. Piraten guneak hustea erabaki genuen gerta zitekeen edozein kalte fisiko edo istripu ekiditeko helburuarekin", azaldu dute.

Piratek azpimarratu dutenez, denboralearen ondorioz ez da inor zauritu eta kalteak "ekonomikoak eta azpiegitura arlokoak" bakarrik izan direla nabarmendu dute.

Ekaitzaren aurrean gune horiek husten lagundu zuten guztiei eskerrak eman dizkiete piratek.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan

Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X