Aste Nagusian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bigarren emakume batek sexu erasoa salatu du Donostiako jaietan

Donostiako Udalak Aste Nagusian izandako bigarren eraso sexista bat ikertuko du, emakumezko baten salaketa jaso ondoren.

Donostiako Udalak Aste Nagusian izandako bigarren sexu-eraso bat ikertuko du, emakumezko baten salaketa jaso ondoren.

Salaketa horren arabera, abuztuaren 14tik 15erako gauean jazo zen bigarren erasoa. Aurrenekoa, berriz, Aste Nagusiko lehen gauean gertatu zen.

Bietan, biktimek erasotzailearengandik ihes egitea lortu zuten.

Donostiako Udalaren esanetan, salaketak epailearen esku daude dagoeneko. 

Ohar batean, Udalak gaitzetsi egin du erasoa eta mota horretako gertaerak eta emakumeen aurkako indarkeria salatzen jarraituko duela berretsi du.

Ondoren, bat egin du mugimendu feministak ostiralean egingo duen elkarretaratzearekin eta herritarrei dei egin die horrelako erasoak salatu eta erantzun aktiboa izan dezaten.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan

Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X