Brad Pitt eta Angelina Jolie ezkondu egin dira
Brad Pitt eta Angelina Jolie larunbatean ezkondu ziren Frantziako Chateau Miraval etxebizitzan ospatutako ezkontza intimo batean, ia hamar urteko bikote-harremana borobilduz.
Jakina zen bi aktorean ezkondu egingo zirela, nahiz eta lekua eta data ezezagunak izan. 2012an, Pittek (50 urte) eta Joliek (39 urte) "etorkizuneko promesa" gisa hartu zuten ezkontzeko konpromisoa, dituzten sei seme-alabak –hiru adoptatuak eta hiru biologikoak- gustura egon zitezen. Harrezkero, ezkontzaren zurrumurruak etengabeak izan dira.
Azkenean, larunbatean hitz eman ziren, nahiz eta ospakizunaren inguruko xehetasun gutxi dauden. Bertan izan ziren bikotearen gertuko lagunak eta sei seme-alabak: Maddox, Pax eta Zahara Kanbodiatik, Vietnamdik eta Etiopiatik adoptatutakoak, hurrenez hurren, eta Shiloh, Knox eta Vivienne biologikoak.
Frantzia hegoaldean bikoteak duen 35 gelako Chateau Miraval etxebizitza izan da ezkontza ospatu den lekua, Los Angeleseko prentsaren begietatik urrun.
Arrakastaz betetako ibilbideak
Harremanaren inguruko lehen albisteak 2005. urtean iritsi ziren. Pittek eta Joliek bat egin zuten Mr. And Ms. Smith filmaren grabaketan, eta, sortutako harreman onaren ondorioz, Pittek, bost urte eta gero, dibortzioa eskatu zion Jennifer Anistoni.
Alde profesionalean, biek ala biek ibilbide arrakastatsuak dituzte. Joliek Oscar saria irabazi zuen Girl, Interrupted filmagatik, eta Clint Eastwood, Oliver Stone eta Robert Redford zuzendari prestigiotsuen aginduetara egin du lan; zuzendari gisa ere estreinatu da In the Land of Blood and Honey filmarekin.
Brad Pittek, bestalde, Inglorious Basterds, Ocean's Eleven eta The Tree of Life pelikuletan aritu da, eta 12 Years a Slave eta World War Z filmeak produzitu ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Ensancheko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak