Nazioarteko saria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fisikako Nobel Saria, LED argien asmatzaileentzat

Akasaki, Amano eta Nakamura irakasle japoniarrak saritu nahi izan ditu Suediako Akademiak, " ingurugiroa errespetatzen duen energia iturri eraginkorra" asmatzeagatik.
Fisika Nobel saridunak
2014ko Fisika Nobel saridunak. EFE

Isamu Akasaki eta Hiroshi Amano irakasle japoniarrak eta japoniar jatorriko Shuji Nakamura irakasle estatubatuarrak 2014ko Fisikako Nobel Sariarekin nabarmendu ditu Suediako Zientzien Akademiak, LED (ingelesez, diodo argi igorleen siglak) argiak asmatzeagatik.

Steffan Normak Akademiako idazkari iraunkorrak egin du sariaren iragarpena, zuzenean eskainitako agerraldi batean.

Akademiak ohar batean azaldu duenez, "ingurugiroa errespetatzen duen energia-iturri eraginkorra" asmatzeagatik saritu ditu hiru irakasleak.

Akasakik, Amanok eta Nakamurak 90eko hamarkadaren hasieran atzemandako LED argiek "iraultza ekarri zuten argitzeko teknologien alorrean".  Hala, Suediako Akademiaren arabera, "besteek kale egin duten horretan arrakasta izan dute hiru japoniarrek".

Energia-iturri eraginkorra izateaz gain, LEDek ingurugiroa errespetatzen dute eta  "Lurraren errekurtsoak aurrezten" laguntzen dute. Izan ere, azaldu dutenez, LEDek 100.000 orduko bizi-iraupena dute, goritasun-lanparek 1.000 ordukoa, eta fluoreszenteek 10.000koa.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan

Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskilak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguruk parte hartu dute ekitaldian. Ohorezko aurreskuaren ostean, eguneko protagonistak Artepan okindegira joan dira, ohiko 'txoripan'-ez gozatzera, musika banda ezberdinen erritmora.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X