Pandemia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

OMS: 'Asteko 10.000 ebola kutsatu izan daitezke abenduan'

Gaixotasunak abenduko lehen astean "goia jotzea espero" du Munduko Osasun Erakundeak. Hortik aurrera kutsatuen kopuruak pixkanaka-pixkanaka behera egitea espero du OMSk.
Liberia. Argazkia: EFE
Liberia. Argazkia: EFE

Abenduaren hasieran, asteko 5.000-10.000 ebola kutsatu izango direla uste du Munduko Osasun Erakundeak (OMS), Bruce Aylward nazioarteko erakundearen zuzendari nagusiaren ondokoak gaur azaldu duenez.

Gaixotasunak abenduko lehen astean "goia jotzea espero" du Aylwardek. Hortik aurrera kutsatuen kopuruak pixkanaka-pixkanaka behera egitea espero du, eritasunaren aurkako borrokan martxan jarritako ekintzei esker.

Une horretan ebola kasuen kopuru zehatz bat ematerik ez dagoela adierazi du adituak; izan ere, kopuru hori faktore askoren menpe dago.

8.914 kutsatu eta 4.447 hildako

Hala ere, gaur 8.914 kutsatu zenbatu ditu OMSk, ondorioz, "9.000 kasuak gaindituko ditugu aste honetan". Bestalde, ebolak 4.447 lagun hil ditu dagoeneko, Aylwardek adierazi duenez. Astero mila kutsatze daude egun, eta kutsatuen % 70 hil egiten dira.

Abendutik aurrera kutsatuen kopuruak behera egiten hastea espero dute OMSko arduradunek. Abenduaren amaieran beherakada nabarmenagoa izatea espero dute.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X