Erreskatea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru Erregeen Mahaian galdutako bi neskak onik erreskatatu dituzte

Erreskate taldeak goizaldeko ordubatean iritsi dira bi mendizaleengana: Leongoa da bata eta Zaragozakoa bestea.

Atzo, Hiru Erregeen Mahaia mendian galdu ziren bi mendizaleak onik erreskatatu dituzte.

Larunbatean, 21:30ean, jaso zuen Guardia Zibilak desagerpenaren abisua. Antza denez, bi emakumeek lagun batekin hitzordua egina zuten arratsean Belaguan, eta azaltzen ez zirela ikusita, lagunak Guardia Zibilari deitu zion.

22:15ean Isabako Guardia Zibilaren patruila batek bi mendizaleak ikusi zituen, baina guardia zibilak ezin izan ziren haiengana iritsi. Orduan, Guardia Zibilaren Mendiko Taldeari dei egin zioten, eta goizaldeko ordu bata aldera mendizaleengana iristea lortu dute. Guardia Zibilak azaldu duenez, erreskatea zaila izan da "iluntasuna, ikusmen falta eta erliebea tarteko". Gainera, 35 metroko rapela egin behar izan dute.

Bi emakumeak, Leongoa bata eta Zaragozakoa bestea, onik erreskatatu dituzte.

Beste erreskate bat Nafarroan

Eguerdian, orkatila apurtu duen gizon bat erreskatatu dute San Fausto mendian, Eraulen (Deierri bailaran).

34 urteko gizona erreskatatu ostean, helikopteroz eraman dute Iruñeko ospitalera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X