Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AP-1 errepidea itxi dute Bergaran, tunel batean izandako luiziagatik

Errepidea erabat itxita egon da Eibarreko noranzkoan, baina Ertzaintzak dagoeneko ireki du errei bat.

AP-1 errepidea erabat itxita egon da Bergara parean, Eibarreko noranzkoan, Lesarri tunelean izan den luizi baten ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Aipatu iturrien arabera, luizia 03:00ak aldera gertatu da, eta dagoeneko hasi dira bidea garbitzeko eta tunela egonkortzeko lanetan.

Ertzaintzak dagoeneko ireki du itxitako erreietako bat Bergaratik Eibarrera doazen ibilgailuentzat.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X