Emakumeen kontrako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Adingabe baten aurkako sexu-erasoa salatuko dute gaur Lasarte-Orian

Adingabe batek sexu-erasoa salatu zuen aurreko hilean, eta 24 urteko gazte bat atxilotu zuten. Kontzentrazioa 19:00etan izango da, Okendo plazan.

Emakume talde batek deituta, kontzentrazioa egingo dute gaur, 19:00etan, Lasarte-Oriako Okendo plazan, neska adingabe batek sexu-erasoa jasan zuela salatzeko.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, adingabeak urriaren 24an salatu zuen erasoa, Hernaniko ertzain-etxean, eta ustezko erasotzailea hiru egun geroago atxilotu zuten.

Ertzaintzak ez du biktimaren eta ustezko erasotzailearen inguruko daturik eman, ezta gertakariaren inguruko xehetasunik ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X