Koldo Losada euskal aktorea hil du ustez bikotekideak
Bilbon, Lersundi kaleko 16. zenbakiko etxebizitza batean, hilda topatu duten gizonezkoa Koldo Losada 54 urteko euskal aktorea da, Ertzaintzak eitb.eus-i baieztatu dionez.
Haren bikotekidea, 54 urteko gizonezkoa, atxilotu dute, ustezko hiltzailea izan daitekeelakoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Atxilo hartutako gizona ertzain-etxean dute, epailearen esku noiz geratu zain.
Bart, 23:00etan, topatu dute Losadaren gorpua, indarkeria zantzuak zituela, Bilboko Abando auzoko haren etxebizitzan. Gorpua bikotearen ezagun batek aurkitu zuen. Aipaturiko pertsona hori Koldo Losadaren bikotekidearekin topatu zen ordu batzuk lehenago eta, berarekin jarrera arraroa izan zuela eta, Koldo Losada ondo zegoen egiaztatzeko, haren etxera joatea erabaki zuen. Pertsona horrek eman zion abisua Ertzaintzari.
Krimena egiteko arma etxebizitzaren inguruetako edukiontzietan bila aritu dira agenteak, bikotearen txakurra etxebizitzatik hurbil dagoen edukiontzi batean aurkitu baitute, hilda.
Ados Teatroa taldeko kide zen gaur egun, eta aurretik, besteak beste, 'Goenkale' telesailean (2005-2006) eta No controles (2010) eta El abuelo que saltó por la ventana y se largó (2013) filmetan egin zuen lan.
Jaurlaritzak "atsekabea" adierazi du
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak "atsekabea" agertu du Koldo Losadaren heriotza "dramatikoa"ren aurreran.
Gasteizko Gobernuak goratu egin du aktoreak "zineman, antzerkian eta telebistan egindako ibilbidea", eta "denon memorian" izango dela adierazi du.
Halaber, Losada "profesionaltasun eta malgutasun adibidea" zela esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Osakidetzak iaz jarritako 168.000 txerto berrikusiko ditu, balizko gorabeheren bila
Gripeari eta COVID-19ari aurre egitekoak izan ezik (seguru dakite horiek ez zeudela iraungita), 2025ean inokulatutako guztiak aztertuko dituzte, badaezpada.
Elurrak eta izotzak zirkulazioa zaildu dute zenbait mendatetan larunbat honetan
Bernedoko mendatea itxita dago, errepidean elurra pilatu baita. Azazetan, Kurtzetan, Herreran edo Urduñako mendatean arreta handiz ibili behar da, eta Opakuan eta Izaban kateak behar dira.
Donostiako La Anunciata ikastetxeak ateak itxiko ditu datorren ikasturtean, ikasle kopuruaren beherakadagatik
Kristau Eskolak patronatuari lagunduko diola iragarri du, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin lankidetzan, egungo ikasleen matrikulazioa datorren ikasturterako errazteko asmoz.
Bigarren gazte bat hil da Pirinioetako elur-jausiaren eraginez
Guadalajarako 22 urteko gizon bat da. Ostegun arratsaldean 25 urteko eskiatzaile bat hil zen, Zaragozakoa, elur-jausi batek harrapatuta Cebolles mendian, pistatik kanpo.
Adamuzko istripuaren biktimen kopurua 46ra igo da
Kordobako Sofia Erregina Ospitaleko zainketa intentsiboetako unitatean zegoen emakumeetako bat hil da gaur.
Bi pertsona atxilotu dituzte, indarkeria erabilita emakumeak prostituitzera behartzen zituzten pisuetan lapurtzeagatik
Donostiako etxebizitza batean "neurrigabeko indarkeria" erabilita egindako lapurreta baten ondorioz hasi zen ikerketa. Etxe hartan, prostituitzera behartzen zituzten biktimak. Mota bereko beste etxebizitza batzuetan antzeko gertakariak jazo ziren; Ferrolen (A Coruña), Gijonen (Asturias) eta Valladoliden.
Espainiako Gobernuak farmazietan kalamu medizinala banatzeko atea ireki du
Javier Padilla Estatuko Osasun idazkariak baztertu egin du marihuana aisialdirako arautzea.
Gizon bat atxilotu dute Bermeon, emakume bati "eraso matxista larria" egiteagatik
Udalerriko Udalak eman du jakitera joan den astean emakume bati eraso egin zion gizona atxilotu dutela.
Fermin Muguruzak eta Amaia Romerok Palestinaren alde Bartzelonan egin den kontzertuan parte hartu dute
Israelek Palestinan genozidio odoltsua hasi eta bi urte baino gehixeagora, Kataluniako kulturaren ordezkariak Bartzelonako Palau Sant Jordin bildu dira Palestinaren askatasuna eskatzeko. Manifest x Palestina kontzertuan Rosalia, Pep Guardiola, Bad Gyal, Amaia, Fermin Muguruza edo Eduard Fernandezek hartu dute parte, besteak beste.
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, beste bati sexu erasoa egitea eta itotzen saiatzea egotzita
Asteazken arratsaldean gertatu zen erasoa, Barakaldoko Lutxana auzoko eraikin huts batean. Biktima eta erasotzailea gaua igarotzera joan ziren bertara.