Bilboko Udalaren bertsioa gezurtatuz, Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorrek ziurtatu dute soilik lehenari egin ziotela agertoki alternatiboaren eskaintza
Itziar Urtasun zinegotziak esan du plaza Biribilean aritzea proposatu ziela, eta artistak izan zirela eskaintzari "uko" egin ziotenak.
Hiru artistak bideo batean gertatutakoa azaltzen. Argazkia: @kai.nakai@olatz.salvador@marenkatalin
Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorrek ukatu egin dute Itziar Urtasun Bilboko Jaietako eta Berdintasun Saileko zinegotziak abuztuaren 15ean Abandoibarreko agertokian eman behar zuten kontzertuaren inguruan emandako bertsioa.
Urtasunek azaldu duenaren arabera, Abandoibarrekoaren ordez, plaza Biribilean aritzeko aukera eskaini zitzaien artistei. Hala ere, ohar baten bidez, hiru abeslariek adierazi dute Udala ez zela haiekin harremanetan jarri, eta aukera hori Kai Nakairi bakarrik eskaini ziotela.
Zinegotziaren adierazpenen ostean, artistek abuztuaren 16an argitaratutako bertsioa berretsi dute. Zehaztu dutenez, kontzertua bertan behera uztea erabakita zegoenean, Olatz Salvadorren eta Marenen taldeek alde egin zuten; orduan, Kai Nakai bakarrik geratu zen, eta Urtasun zein zenbait udal ordezkari harengana jo zuten. Azaldu dutenez, berari bakarrik proposatu zioten plaza Biribilean kontzertua eskaintzeko aukera, eta horrek uko egin ziola aukera horri: “Kai Nakaik proposamen hori ez zitzaiola etikoa iruditzen erantzun zien, kontzertua hiru artistarena baitzen”.
Horrez gainera, salatu dute inoiz ez zutela interesik ikusi eurengana zuzendu eta biltzeko. Gainera, gaur egun ere, nabarmendu dute oraindik ez dutela Udalaren aldetik inolako “komunikazio edo interesik” izan.
Elkarrekin komunikatu bateratu zabaltzeko udal proposamenari dagokionez, abeslariek gogoratu dute publikoak bere bideoaren bidez izan zuela kontzertua bertan behera gelditu izanaren berri: “Udalak oraindik ez batzuen iritzirik eman, eta errespetu falta bat zela iruditu zitzaigun”.
Zure interesekoa izan daiteke
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Irailean Euskal Herriaz gozatzeko hamar plan
Jaiak, estropadak, zinema- eta dantza-jaialdiak, kontzertuak eta mahats-bilketa. Iraila proposamenez betetako hilabetea da Euskal Herrian.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.
Berdintasun Ministerioaren datuen arabera, 21 sexu-eraso izan dira Ceutan
Hala ere, Fiskaltzak 23 eraso zenbatu ditu, eta bederatzi biktima adingabeak direla ohartarazi du, 14 eta 17 urte bitartekoak.
Espainiako Futbol Federazioa ugalkortasun klinika batekin akordioa ixtekotan dago, jokalariek etorkizunean ama izateko aukerak izan ditzaten
Gero eta emakumezko kirolari gehiagok obozitoak atera eta gordetzeko hautua egiten dute. Europako liga eta klub askok akordioak dituzte ugalkortasun klinikekin, eta, nahi izanez gero, jokalariari aukera hori eskura jartzen diote.
Errepidea behera etorri da eta Guardia Zibilak gidari bati ateratzen lagundu dio, Sartagudan
Agenteek egiaztatu dutenez, gidaria, 67 urteko Sartagudako bizilaguna, ez da zauritu eta ez dute ospitalera eraman behar izan.
Harrera Sareak Donostiako Udalaren "jarrera erabat diskriminatzailea eta arrazista" salatu du
Elkarteak adierazi du ezin dela "elkartasuna zelatatzea, jazartzea eta zehapenekin mehatxatzea normalizatu", "laguntzea ez baita delitua".