Tenerifen porturatutako Open Arms "negreroen" itsasontzia "konfiskatzea eta hondoratzea" eskatu du Abascalek
Fernando Clavijo Kanarietako presidentearen ustez, Voxeko buruzagiaren adierazpenak "benetako faxista" batenak dira.
Santiago Abascal Voxeko presidenteak Tenerifen porturatuta dagoen Open Arms gobernuz kanpoko erakundearen ontzia "konfiskatzea eta hondoratzea"eskatu du.
"Negreroen ontzi hori konfiskatu eta hondoratu egin behar da. Europa inbaditzea sustatzen ari diren aberats eta politikari guztien amaiera zein izango den ohartarazteko balio beza horrek", idatzi du 'X' sare sozialean.
Fernando Clavijo Kanarietako presidenteak uste du Santiago Abascal Voxeko buruak Open Armsen inguruan egindako adierazpenak "benetako faxista" baten hitzak direla.
Ontzira egin duen bisitan, Clavijok esan duenez, bere ustez erantzukizuneko postu bat dutenek "eta zoritxarrez badu (Abascalek)", zuhurrago jokatu behar da, gero ezin baita saihestu beste batzuek irmotasun berarekin jardutea euren kontra.
"Hau zentzugabekeria bat da, sumindura eta ezinegona besterik ez du sortzen eta mesede eskasa egiten dio demokraziari, Abascali demokraziak ere traba egiten ez badio behintzat, hori uste dugu dagoeneko zenbaitzuk", zehaztu du Kanarietako gobernuburuak.
Clavijok adierazi duenez, berak alderdi politiko hori errespetatzen duen bezala, haren diskurtsoarekin bat ez etorri arren, Kongresuan eta Senatuan ordezkaritza duen indar horrek gauza bera egitea espero du.
Open Arms GKEak giza bizitza errespetatzeko eta elkartasuna adierazteko egiten duen lana defendatu du presidenteak, eta Abascal hondoratuko balitz, Open Armsek erreskatatuko lukeela esan du; aldiz zalantzan jarri du Voxeko buruzagia ontziaren erreskatera joango ote litzatekeen.
SMHk elkartasuna adierazi dio Opern Armsi
Itsas Salbamendu Humanitarioa (SMH) gobernuz kanpoko erakundeak, Voxen adierazpenei erantzunez, "elkartasuna eta babesa" adierazi die "egunero Mediterraneo erdialdean bizitza eta duintasuna defendatzen duten tripulazio guztiei".
SMHk gogorarazi du ez dela lehen aldia Santiago Abascalen alderdiak horrelako adierazpenak egiten dituela, eta, hala, Burrianan, Jesus Albiol Voxeko Valentziako Gorteetako zinegotzi eta diputatuak Aita Mari "XXI. mendeko negreroen ontzitzat" jo zuen; kereila jarri zuten haren kontra irain eta kalumniengatik.
Horren aurrean, SMHk elkartasun eta babes osoa helarazi die Open Arms Fundazioari eta "Mediterraneo erdialdean bizitza eta duintasuna defendatzen duten tripulazio guztiei".
Zure interesekoa izan daiteke
Taxilari bat hil dute tiroz Azpeitian
Gertakaria Artzubia hiribidean izan da, 20:15 inguruan. Lekukoen arabera, auto batek beste bat kolpatu du atzetik, eta kolpatutako autoko gidaria tirokatu egin dute. Ertzaintza egilearen bila ari da.
Elkarretaratzea Zizur Nagusian, adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, herriko jaietan. Ustezko egilea atxilotuta dago.
Joan den ostiraletik Barakaldon falta zen gizona aurkitu dute
Auzokide batek aurkitu du bere etxeko garajera oinez sartzeko eskaileretan. Biktimak akidura sintomak zituen.
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak, debekatuta
Ipar Euskal Herriko 50.000 ikasle inguruk gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak erabiltzea debekatuta dago eskola orduetan. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Zentolengo hilerri zaharrean gertatu ziren lapurreta eta txikizioak abuztuaren 1etik 2rako goizaldean. Orotara, egileak 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu edo hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.