'Gizonok enpatia landu behar dugu genero indarkeriari aurre egiteko'
Azaroaren 25aren atarian, atzera eta aurrera, hitzaldi batetik bilera batera, harrapatu dugu Mikel Otxotorena emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunak desagerraraztearen alde lan egiten duen On:giz elkarteko kidea. Gizonen inplikazioa sustatzen eta berdintasunaren aldeko kontzientzia pizten aritzen da Otxotorena, eta genero indarkeriaren gaia gizonen ikuspegitik aztertzea eskatu diogu.
Azterketarekin hasita, eta prebenitzeko gakoez itaunduta, "formula magikorik" ez dagoela azpimarratu du Otxotorenak eta arazoari hainbat mailetatik aurre egin behar zaiola esan du. Dena dela, bi hitz aipatu ditu giltzarri gisa: "kontzientzia eta enpatia". Gizonek azken honetan jarri behar dute arreta, adituaren esanetan. Izan ere, haren iritzian, "gizonok ez bagara bestearen tokian, kasu honetan emakumeen tokian, jartzen zail samar izango dugu arazoari hurbiltzea eta aurre egitea. Esango nuke kontzientziak eta enpatiak ekintzara garamatzala".
Genero indarkeria eta, oro har, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna terminoak entzutean, gizonak "bigarren plano batean, ikusle soil gisa" geratzen direla nabarmendu du soziologoak: "Emakumeen arazo direla eta emakumeek konpondu beharrekoak direla pentsatzen dugu gizonok. Arazoa gurekin ez balihoa moduan jokatzen dugu, eta noski, horrekin apurtu beharra dugu", erantsi du.
Horren ildoan, "gizonen parte-hartzea eta kontzientzia beharrezkotzat" jo du Otxotorenak, ezberdintasunarekin eta emakumeekiko indarkeriarekin aurrera egin nahi bada.
Hain justu, kontzientzia eta parte-hartze hori zabaltzen hasi ote den galdetuta, baikor agertu da On:giz elkarteko kidea. Haren ustean, "gizarte mailan, orokorrean, gauzak aldatzen doaz eta hor ere gizonezkoengan aldaketa ere ematen ari da". Aldaketa "txikiak" atzematen ditu Otxotorenak, baina aldaketak dira behintzat. "Emakumeen kontrako indarkeriaren kasuan, gero eta inplikazio gehiago dago, baina, noski, oraindik gutxiengoez hitz egiten ari gara. Publikoki indarkeriaren aurka iritzia azaltzen dutenen gizonezkoen kopurua oraindik oso txikia da", azpimarratu du. Horren ildoan, urrian AHIGE Estatuko gizon berdinzaleen elkartetik egindako ekintzak eta Euskal Herrian azaroaren 25aren harira, indarkeria matxista salatzeko antolatu diren elkarretaratzeak aipatu ditu Otxotorenak.
Gazteak, matxistago?
Belaunaldi berriekin atzerapausoak egon ote diren galdetuta, ezezkoa erantzun du On:giz elkarteko kideak: "Nik ez dut horrenbesterako ikusten". Otxotorenaren esanetan, emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasuna eta indarkeria gizartean ondo errotutako baloreak dituzte oinarri eta, hori horrela izanda, "estruktura hori oso zaila da belaunaldi batean aldatzen hasteko; bere prozesua behar du", argudiatu du.
Otxotorenak agertu duenez, aldaketa gizarte sexistak bizirauteko erabiltzen dituen tresnetan egon daiteke eta adibidea ere ipini digu, hobeto uler dadin. "Bikotekideen arteko kontrola beti egon da, gure gurasoen garaian, gurean, baita belaunaldi berrien garaian ere. Orain sakelakoaren bitartez egiten da bikotekidearen kontrola. Kontrola mugikorren bitartez areagotu delako, atzera egin dugula esan nahi al du? Ez dut uste", argitu du. Hori horrela, "atzera ez, egitekotan aurrera egin dugu, apur bat bada ere", borobildu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salatzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrei gehien kezkatzen dien beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea edo minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.
Osakidetzako proba diagnostikoen irudiak ikusgai, Osasun Karpetaren bidez
Iaz, 592.888 herritarrek erabili zuten Osasun Karpeta eta 8,2 milioi sarbide izan zituen. Interesa dutenek irudietara sartzeko eskaera online egiteko aukera izango dute.
Eusko Jaurlaritzak 271 milioiko inbertsioa egingo du hezkuntza sistemaren eraldaketa digitala bultzatzeko
ADIMEN DIGITALA estrategiak software librean oinarritutako hezkuntza-plataforma propioa ahalbidetuko du, irakasleen prestakuntza digitala indartuko du eta euskarazko hezkuntza-edukiak sustatuko ditu.