Bikotekide ohiaren argazki sexualak zabaldu ditu WhatsApp bidez
Sevillako Guardia Zibilak mehatxu delitua eta ohore, intimitate eta irudiaren aurkako delituak egotzi dizkio 50 urteko gizonezko bati. Antza, gizonezkoak bere bikotekide ohiaren irudi sexualak zabaldu ditu WhatsApp bidez.
Biktimak berak salatu zuen gertatutakoa Guardia Zibilaren aurrean, gizonezkoak bikotearen irudi pribatuak sare sozialetan zabaldu zituela esanez. Guardia Zibilak ikerketa abiatu zuen berehala.
Ohar batean azaldu dutenez, emakumezkoak dirua zor zion bikotekide ohiari, eta, horregatik, neskaren irudi sexualak Interneten zabaltzea erabaki zuen.
Argazkiak WhatsApp bidez modu masiboan zabaldu zela egiaztatu zuen Guardia Zibilak. Irudiaren izaera pornografikoa dela eta, argazkia zabalduta urratu egin ditu bikotekidearen eskubideak.
Biktimari “kalte morala” egin diola frogatutzat eman du Guardia Zibilak, eta, hortaz, bikotekide ohia inputatzea erabaki du.
Zure interesekoa izan daiteke
Bederatzi atxilotu Baionan, bizitzaren garestitzea salatzeko protesten hirugarren larunbatean
Euskadiko sahararrak ospakizun betean, NBEk Minurso misioa berritzerik izan ez duelako
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean