Indarkeria Matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizonak aitortu du emaztea eta amaginarreba hil zituela Abadiñon

Ostiral honetan eramango dute epailearen aurrera, baina Durangoko ertzain-etxean dute oraingoz. Hildako bi emakumeen gorpuei egindako autopsiaren emaitzak, berriz, datozen orduetan ezagutuko dira.
18:00 - 20:00
Atxilotuak hilketak onartu ditu

Abadiñon atzo hilda agertu ziren bi emakumeen, Mari Luz Alejo eta Amelia Rodriguez ama-alaben, hilketa bere gain hartu du Benito Quinqueirosek, hildako emakume gazteenaren senarrak eta bestearen suhiak. Atzo arratsaldean bertan atxilotu zuten 60 urteko gizonezkoa, ustezko hiltzailea bera delakoan, Ertzaintzaren aurrean deklaratu ostean. Atxilotu ondoren aitortu zuen berak hil zituela, Jose Luis Navarro Abadiñoko alkateak Radio Euskadin baieztatu duenez.

Ikerketako iturriek jakitera eman dutenez, Atxondon duen aroztegiari berak eman ziola su ere aitortu zuen, eta eraso zioten itxura egin nahi izan zuela.

Ostiral honetan eramango dute epailearen aurrera akusatua, baina Durangoko ertzain-etxean dute oraingoz. Hildako bi emakumeen gorpuei egindako autopsiaren emaitzak, berriz, datozen orduetan ezagutuko dira.

Ikerketa

Aroztegiko sutearen berri izan eta gutxira, bi emakumeen gorpuak topatu zituztenetik, emakumeen kontrako indarkeria kasua izateko aukera lehen lerroan jarri zuen Ertzaintzak, beste hipotesi batzuk baztertu gabe.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, atxilotuak galdeketan emandako azalpenek ez zuten heldulekurik, eta, azkenean, "presioaren ondorioz", gizonezkoak ezin izan zion bere bertsioari eutsi eta hilketen egilea zela aitortu zuen.

Atxilotuak aitortutakoaren arabera, muntaia bat prestatu zuen, Atxondon duen aroztegiari eraso zioten itxurak egiteko: enpresa sutan zegoela, gizonezkoa barruan topatu zuten, hankak lotuta, makina batetik zintzilik. Bi langilek aurkitu zuten, 08:00ak aldera. Horren berri izan eta berehala, gizonezkoaren koinata (emaztearen ahizpa) haren etxebizitzara joan zen, gertatutakoaren berri ematera; ahizpa eta ama ohe gainean hilda topatu zituen, eta indarkeria arrasto nabarmenak zituzten. Gizona ospitalera eraman zuten, zauri arinak baitzituen, eta eguerdian bertan eman zioten senda-agiria.

Polizia zientifikoa ari dira kasua ikertzen. Gorpuak Bilboko Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman zituzten, autopsiak egitera. Ikerketako iturrien arabera, "hipotesi guztiak" zabalik izan dituzte, baina indarkeria matxistaren aukera lehen lerroan izan dute hasiera-hasieratik.

Elkarretaratze isila eta gaitzespena

CIE Inyectametal enpresako langileek elkarretaratzea egin dute goizean, Abadiñon. Hildako emakumeetako batek bertan egin zuen lana 41 urtez. Duela gutxi hartu zuen aurretiazko erretiroa.

200 bat lagun bildu dira eta bost minutuko isilunea egin dute, pankartarik gabe. Atsekabetuta agertu dira eta gertatutakoa gaitzetsi dute.

Erakundeen gaitzespena

Eusko Legebiltzarrak bi emakumeen hilketak gaitzetsi ditu eta herritarrei "konpromiso pertsonalak eta kolektiboak" hartzeko deia egin die, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde.

abadiño hilketak legebiltzarra parlamento Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko eledunak adierazpen instituzionala irakurri du goizean Gasteizko ganberan, Abadiñon atzo gertatutakoa salatzeko. Minutu bateko isilunea egin dute legebiltzarkideek.

Astelehen honetan Bilbon gertatutakoa ere salatu du Tejeriak. Gizon batek bikotekide ohia labanaz zauritu eta ondoren bere buruaz beste egin zuen, Boluetako tren geltokian.

"Indarkeria sexista" emakume eta gizonen arteko berdintasun ezaren adierazpenik larriena dela esan du Tejeriak.

Emakundek ere gogor salatu ditu atzo Abadiñon izandako hilketak.  Ohar batean esan du indarkeria matxistari aurre egiteko berdintasunean  oinarrituko gizarte bat eraiki behar dela eta horretarako ezinbestekoak direla "gizarte osoaren inplikazioa" eta "baloreak aldatzea".

Bihar Abadiñon egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia egin du Emakundek. Izaskun Landaida Emakundeko presidentea bertan izango dela aurreratu du erakundeak.

_____________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo biktimaren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu 016 telefono-zenbakira (doakoa da eta ez du arrastorik uzten fakturan).

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X