Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arga ibaian aurkitu dute Zabaldikan desagertu zen gizonezkoaren gorpua

Asteartetik desagertuta zegoen gizonaren gorpua Arga ibaian aurkitu du Guardia Zibilak gaur.

Zabaldikan desagertu zen 78 urteko gizonezkoaren gorpua aurkitu dute gaur goizean, Arga ibaian, Nafarroako Gobernuak azaldu duenez.

Gorpua herri horretako inguruetan aurkitu dute, Foruzaingoaren arabera.

Asteartean abiatu zituzten desagertutako gizonezkoa bilatzeko lanak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X