Ezbeharra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat hil da Arrasaten, bere autoarekin errekara jausi ostean

Hildakoak 79 urte zituen. Berarekin zihoan beste gizon bat, 84 urtekoa, zauritu da eta ospitaleratu dute. Gidatzen zuten ibilgailua San Andres auzoko zubi batetik erori da uretara.
18:00 - 20:00
Hildako bat eta zauritu bat autoa ibaira erorita, Arrasaten

79 urteko gizon bat hil da eta 84 urteko beste bat zauritu Arrasaten (Gipuzkoa), gidatzen zuten autoa errekara jausi ostean, Eferi Segurtasun Sailaren iturriek jakinarazi dutenez.

Istripua 11:25ean jazo da, ibilgailua San Andres auzoko Araba Etorbideko zubi batetik errekara erori denean.

Autoan bi gizon zihoazen. Bata hil da eta bigarrena, zaurituta, udalerriko ospitalera eraman dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X