Osasun arloko protestak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

C hepatitisa duten gaixoei itxialdia egitea eragotzi diete Iruñean

Gaixo talde bat Bideko Ama Birjina ospitalean eguerdian egitekoa zen itxialdia galarazi egin du Foruzaingoak.
18:00 - 20:00
C hepatitisa duten gaixoak mobilizatu egin dira Euskal Herrian

C hepatitisa duten gaixoek Iruñeko Bideko Ama Birjina ospitalean itxialdia egiteko asmoa zuten, baina Foruzaingoak eragotzi egin diete.

Hainbat gaixok, bakarka, ospitalean sartzea lortu dute, baina taldean sartzen saiatu direnean, Foruzaingoak galarazi egin die. Antolatzaileek salatu duenez, beste toki batzuetan itxialdiak egin dituzte eta Nafarroan soilik izan dituzte arazoak horretarako.

Antolatzaileen hitzetan, itxialdi hau Nafarroako Gobernuari presio egiteko azken aukera zen. Salatu dutenez, C hepatitisa duten 1.200 gaixok tratamendua behar dute, baina 20 inguru dira une honetan tratamendua jasotzen ari direnak.

Iruñean bezala, beste hainbat tokitan ere mobilizazioak egin dituzte; hala, Bilbon elkarretaratzea egin dute, goizean, egoera salatzeko eta Madrilen martxa egin dute.

C hepatitisa duten gaixoek botika exijitu dute, 'bihar berandu delako'

C hepatitisa duten ehun bat gaixok, senitartekok eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur Bilbon gaixotasun horren aurkako sendagaia eskatzeko, gaixo askorentzat, "bihar berandu delako".

C Hepatitisa duten Gaixoen Bizkaiko Plataforma duela gutxi sortu da, eta gaurkoa lehen ekitaldia izan da. Osasun publikoak "bizitzeko eskubidea" bermatzea da elkartearen helburua, Sovaldi sendagaiaren bitartez, alegia. Botika honek % 90ko eraginkortasuna du, eta gaixo bakoitzeko 60.000 euroko kostua du.

Nuria Arroyo plataforma horretako bozeramaileak manifestu bat irakurri du. Arroyok azpimarratu duenez, gaixoak eta haien senitartekoak "suminduta" daude, Gobernuen "bidegakeriak eta erantzukizun eza ikusita".

"Esan zigutena sinestu genuen, baina gure itxaropenarekin jolastu dute, engainatu gaituzte: gaixotasuna sendatzeko botika dago, baina ez dugu jasotzen, gu hiltzen uzten ari dira", esan du Arroyok.

"Sendagaia exijitzen dugu, eta berehala jaso nahi ditugu gainera, gure denbora amaitzear dagoelako", gaineratu du. "Ez dakigu traba non dagoen", adierazi du, Euskadin "kasu oso larriei eta gutxi batzuei bakarrik eman diete sendagaia".

HEPATITIS C GAIXOEN MANIFESTAZIOA MADRILEN EFE

Martxa Madrilen

Bestalde, C Hepatitisa duten Gaixoen Plataforma nazionalak (PLAFH) martxa hasi du Madrilen, Moncloako Jauregiraino, birusa duten lagun guztiek sendagaia jaso dezaten. Azken belaunaldiko sendagai horiek gaixoei emateko baimena dute dagoeneko.

Ekimena 09:45ean abiatu dute Madrilgo Legazpi plazatik, 'Esaiozu Gobernuari: tratamendua guztiontzat' lelopean.

Martxa hasi aurretik Mario Cortes plataformaren presidenteak baieztatu duenez, C hepatitisa duten gaixoei "herritarrek eskainitako babesa" helaraziko diote Gobernuko presidenteari.

"Egunero babes handiagoa dugu, herrialde osoan plataforma berriak sortzen ari dira, baina ez bakarrik C hepatitisarekin lotutakoak, baita gainerako gaixotasunen ingurukoak ere, hori baita osasun publikoaren arazoa", salatu du Cortesek, "guk kalean jarraituko dugu, eta egunetik egunera gero eta gehiago izango gara".

Rajoyren erantzuna

Bestalde, Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak iragarri duenez, "espainiar biztanle bat ere ez da geratuko mediku batek agindutako sendagai barik".

Rajoyk adierazi duenez, Espainiako osasun-sistema "munduko onenetariko bat da". Gainera, C hepatitisa sendatzeko botika gaixo guztiek jasoko dutela azpimarratu du. "Hau horrela izango da", esan du, "Gobernuko presidentearen hitza da".

PPko zuzendaritza-batzordeak Toledon egindako batzarraren ostean egin ditu Rajoyk adierazpen hauek.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Familian Mugikorrik Gabeko Eguna ospatuko dute Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familietan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta denbora partekatuaren balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X