Kardinal berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pederastia kasuetan Justiziari lagunduko diola hitzeman du Blazquezek

Ricardo Blazquez kardinal berriak azpimarratu duenez, "hasteko, barkamena eskatu behar da, baina hori ez da nahikoa".
18:00 - 20:00
Elizak pederastiaren aurkako borrokan interesa duela dio Blazquezek

Aita santuak gaur Erroman izendatu duen kardinal Ricardo Blazquezek hitzeman du pederastia kasuetan Justiziari laguntza irmoa eskainiko diola. "Auziari sendotasunez egin diogu aurre Espainian", esan du komunikabideen aurrean Espainiako Pontifize-Eskolan (Erroma).

"Hasteko, barkamena eskatu behar da, baina hori ez da nahikoa", nabarmendu du, "garrantzi handia eman behar diogun afera baita".

Valladolideko artzapezpikuak azpimarratu duenez, "Elizan seme-alabak ondo artatuko ditugun ziurtasuna behar dute gurasoek, mesfidantzak kalte handia egiten baitu".

Elizaren barnean adingaberi egindako sexu-abusuen harira aita santuak hartutako erabakiekin "bat datoz" Espainiako Gotzainen Biltzarrak. Halaber, Blazquezek azaldu duenez, Espainiako Gotzainen Biltzarrak pertsona bat izendatuko du pederastia kasuetarako Vatikanon Espainiako ordezkari izateko.

"Behin jarraibideak jasota, pertsona hori izendatuko dugu, auzi horretan laguntza osoa eman nahi dugulako", esan du.

Amaitzeko, Blazquezek azpimarratu duenez, "Eliza Katolikoak txiroak eta baztertuak defendatu nahi ditu". Gainera, bere lanarako abiapuntuak "maitasuna, justizia, elkartasuna eta bakea" izango direla berretsi du.

Blazquezekin batera, beste 21 kardinal berri izendatu ditu gaur Frantzisko aita santuak, San Petri Basilikan izandako ekitaldian, Erroman. Horren ondorioz, Eliza-ordezkaritza duten lurralde kopurua handitu du aita santuak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X