Hilabetean lanak agerikoak izango dira Martutenen, iragarri du Oregik
Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak ?egonarriz? jarraitzeko eskatu die Marutene eta Txomin-Enea Donostiako auzoetako bizilagunei, Urumeak gainezka eginda kalte handiak pairatu baitituzte. Gainera, hilabetean dagoeneko hasi diren lanak ?agerikoak? izango direla iragarri die.
Oregik gaur, larunbata, goizean egin ditu adierazpenak. Sailburua Iñigo Urkullu lehendakariarekin, Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuarekin eta Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatearekin bisitan izan dira, Urumeak gehien kaltetutako gunean, aurreko egunotako euriteen ondorioz.
Bertoko zenbait bizilagunek, agintariek bisita egin dutela aprobetxatuta, konponbidea eskatu diete, errespetuz baina haserre, eurite larriak daudenean, urak etxebizitzak, dendak, lonjak eta garajeak hartzen dituelako.
Ana Oregiren arabera, arazoa konpontzeko lanak hilabete honetan esleitu eta dagoeneko hasi dira, nahiz eta oraindik ez diren agerikoak ?zerbitzu aldaketa? baino ez delako egin.
Hala ere, hilabeteko epean lanak nabarmenak izango dira eta, hortik aurrera, 30 hilabete iraungo dute. Alabaina, onartu du epea ?oso luzea? dela baina, azaldu duenez, beharrezkoa da ?egiteko oso zailak direlako?.
?Badakit zaila dela pertsonei egonarria eskatze horren moduko arazoak pairatzen ari direnean ?gaineratu du- baina, gune honetako arazoak konpontzeko lanean ari gara eta, bukatutakoan, espero dugu euria bestera ikustea, sufritu barik, eta euria egiten duen bakoitzean hemen izaten den izua eragin gabe?.
Sailburuaren hitzetan, Pilarreko pasabidea eta Martuteneko zubia aldatuko dituzte, besteak beste, ibaiaren ?oztopo nagusiak? baitira.

Udaleko langileak, Martuteneko kaleak garbitzen. EFE
Gainera, nabarmendu egin du gune horretan bestelako lanak bukatu dituztela, esaterako, Karabel eta Eusko Trenen zubien gaineko lanak; ?aldaketak egin zaizkie? eta ?behar duten moduan dabiltza?, esan du.
Era berean, gogorarazi duenez, Martutene eta Urumea ?euskal antolaketa hidrologikoko puntu beltzetako bat da?, ?antzinatik datorren arazoa?, ?ia ibaiaren ibilguan? eraiki da eta.
Nafarroako ibaien egoerak hobera egin du, espero baino gutxiago, baina. Bideoa: EiTB
Nafarroan alertak dirau, EAEn, berriz, ez
Nafarroako hiru herrik (Andosilla, Mendavia eta Castejon) alerta egoeran jarraitzen dute larunbatean, Ega eta Ebro ibaiek gainezka egiteko arriskuagatik, azken egunotan emariak zeharo gora egin eta gero, Foru Erkidegoan izandako euriteengatik.
Gaurko 22:00etan, honako emariak zenbatu dituzte: Egak Andosillan 120,37; Ebrok 875,30 Mendavian eta 1.830 Castejonen.
Javier Morras Nafarroako Presidentetza, Justizia eta Barne kontseilariak ohartarazi duenez, Ebro ibaiaren mailak oso pixkanaka egingo du behera eta datozen 24 orduotan antzeko maila izango du. Hori dela eta, Nafarroako Gobernuak Uholdeei aurre egiteko Plan bereziaren 1 mailari eustea erabaki du, herritarren segurtasuna bermatze aldera.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, berriz, amaitutzat eman du Euskadiko Uholdeei aurre egiteko Plana, ibaien ibilguen egoera eta datozen egunotako iragarpena aztertu eta gero.
Jaurlaritzak atzo desaktibatu zuen euriteen ondorioz Gipuzkoan ezarritako alerta laranja eta Araban elurragatik aktibatutako abisu horia, izan ere, elurraren maila 1.000 metroren bueltan kokatu da.
"Ebroko Konfederakuntza Hidrografikoaren esku"
Jose Javier Esparza Landa Garapen, Ingurumen eta Tokiko Administrazioko kontseilariak Ebroko Konfederakuntza Hidrografikoak ibaiaren ibilgua garbitzeko lanak bere gain hartzea eskatuko dio Ingurumeneko Estatu Idazkariari, uholdeek kaltetutako herrien izenean.
Erabakia Fustiñanako Udaletxean egindako bileran hartu dute. Bertan Yolanda Barcina Nafarroako presidentea, Jaivier Morras Presidentetza, Justizia eta Barne kontseilaria, Jose Javier Esparza eta Carmen Alba Gobernu espainiarrak Nafarroan duen ordezkaria izan dira. Era berean, Cadreita, Tutera, Buñuel, Valtierra, Milagro, Fustiñana, Arguedas, Ribaforada, Cabanillas, Castejon, Fontellas eta Cortes herrietako ordezkariak ere izan dira, Bardeetako Batzordeko ordezkariaz gain.
Bestalde, Barcinak, bilera hasi baino lehen, iragarri du bihar, igandea, Ingurumen Estatu Idazkariak Nafarroako, Aragoiko eta Errioxako Ingurumen kontseilariak deitu dituela bilera bat egiteko, 17:00etan, Espainiako Gobernuko Zaragozako egoitzan, uholdeen osteko egoera aztertzeko.
?Egoera kontrolpean?
Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak baieztatu egin du gaur, larunbata, ibaiek gainezka egin ostean -Ebrok, bereziki- sortutako egoera kontrolpean dago dagoeneko, baina uraren maila motel doa beheraka.
?Uholdea ez da haziko, baina ez du nahiko genukeen bezain azkar behera egingo?, esan du Barcinak. Gainera, kalte handiagoak izatea ekidin duten hartutako ?kontrol eta prebentzio? neurriak nabarmendu ditu.
Horren ildotik, egoerari aurre egiteko, azken egunotan, eragileen arteko ?koordinazioa? goraipatu du.
Chivitek hondamendi-gunea ezartzea eskatu du
Maria Chivite PSNren idazkari nagusi eta PSOEren Kongresuko bozeramaleak Ebrok hartutako Nafarroako, Aragoiko eta Errioxako herriak hondamendi-gune izendatzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Chivite kaltetutako herrietan izan da eta, ondoren, ?harrituta? agertu da uholdeek eragindako ?kalte material eta pertsonalengatik?.
Ohar baten bidez, Foru Gobernuko presidente izateko PSNren hautagaiak gogorarazi duenez, kalteak eragiteaz gain, ?lanpostuak galarazi eta familia askorengan? eragiten ari dira?.
Uholdeengatik laguntza dekretu bat onartzea aztertzen ari direla iragarri du Carmen Albak
Carmen Alba Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak larunbat arratsaldean iragarri duenez, uholdeek eragindako kalteak konpontzeko laguntza dekretu bat onartzea aztertzen ari da Gobernua. Albaren esanetan, laster hartuko dute horri buruzko erabakia, behin egoera eta kalteen zenbatekoa aztertutakoan.
Albaren esanetan, ibaiari "bere osotasunean" begiratu behar zaio eta "eskutik emanda jardutea" ezinbestekoa da gisa horretako uholdeak berriz errepika ez daitezen.
Bestalde, Javier Esparza Nafarroako Ingurumen kontseilariak azaldu du Foru Gobernuak aparteko diru-laguntzak eskatuko dituela, gastuen % 100a estaltzeko, "izan ere, gastuak ere apartekoak dira errepideetan, ubideetan eta azpiegituretan".
Zure interesekoa izan daiteke
Derrigorrezkoa al da eta funtzionatzen al du V16 balizak atzerrian?
Espainian matrikulatutako ibilgailuek V16 baliza erabil dezakete beste herrialde batzuetan, 1968ko Bide Zirkulazioari buruzko Vienako Konbentzioak ezartzen baitu nazioarteko zirkulazioan dauden ibilgailuek matrikulatuta dauden herrialdeko araudia bete behar dutela. Hala ere, kontuan izan behar da konektibitateak Estatu espainiarrean bakarrik funtzionazen duela eta matxura edo istripuren bat izanez gero, tokiko larrialdi-zerbitzuei deitu beharko zaiela.
225 eskaera baino gehiago jaso dituzte lehen egunean, guraso bakarreko familien ziurtagiri ofiziala lortzeko
Guraso bakarreko 21.000 familia inguru bizi dira Euskadin, horietatik % 80 emakumeak.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, emakume bat jotzea leporatuta
Agenteek ostegun goizean jaso zuten abisua. Etxean emakumea aurkitu zuten, kolpatu izanaren zantzuekin, eta 48 urteko gizona, eskuak odoletan zituela. Atxilotu egin zuten, lesio-delitu bat egotzita.
Burguera anaiak Legazpiko elizako mantentze-lanez arduratzen dira eta herriko ondare historikoa babesten dute
Paco, Ricardo eta Juan Mari, Legazpiko parrokiaren mantentze-lanetaz arduratzen dira, borondatez. Duela 7 urte hasi ziren jarduera honekin eta ez dute erlijioagatik egiten, herriaren ondarea babesteko eta berreskuratzeko baizik. Egindako lanen artean kuttunena, organoaren funtzionamendua agerian uzten duen erakusleihoa.
Ikerketek genero-indarkeriako testuinguru batean kokatzen dute Fuenmayorgo parrizidioa
Familiako genero-indarkaria gertakari batean, 19 urteko gazte batek ustez bere aita hil zuen arma zuri batekin, abenduaren 31ko arratsaldean. Alarguna VioGén sisteman (Genero Indarkeria Kasuen Jarraipen Integralerako Sistema) agertu zen 2012an.
Magia, karrozak eta gozokiak: honelakoak izango dira Errege Magoen kabalgatak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean
Meltxor, Gaspar eta Baltasar (ia) prest daude kale nagusiak zeharkatzeko, berariaz prestatutako argi eta kolore ikuskizunekin lagunduta ibilbide osoan zehar.
Bi atxilotu Andoainen lapurtzera sartu ziren etxe bateko jabea itotzen saiatzeagatik
Bi biktimak esnatu egin ziren etxeko atea behin eta berriz jotzen ari zirela ikustean, eta atea irekitzean, beltzez jantzitako ezezagun bat gainera etorri zitzaien.
Gasteizko Udalak 8 orduko TAO tarifa berria ezarriko du gaurtik aurrera
Tiket berria 2. Eremuari aplikatuko zaio, eta zortzi euroan 10:00etatik 20:00etara aparkatzeko aukera emango du, ohiko etenaldiarekin, arratsaldeko ordu bietatik lauetara (TAOrik gabeko tartea).
Osakidetzak uste du gripe kasuek goia jo dutela dagoeneko
Atzemandako kasuek hiru astez jarraian behera egin ondoren, Osakidetzak ez du "gorakada handirik" espero egun hauetarako, Koldo Berganzo Asistentzia Sanitarioko zuzendariak azaldu duenez. Bere ustez, aurten izandako esperientziaren ostean, datozen urteetan txertoguneak martxan jarriko dituzte EAEko hiru lurraldeetan.
Gizon bat atxilotu dute Lezon, eztabaida baten ondoren establezimendu bateko langilea harrapatzen saiatzeagatik
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ostegun gauerdia pasata deia jaso zuen Ertzaintzak, lokalera joateako eskatuz. Izan ere, gizon bat hiru aldiz saiatu zen establezimenduko langileetako bat autoarekin harrapatzen, lokalaren kanpoaldean. Antza, horren aurretik liskarra izan zuten biek eta langileak bota egin zuen atxilotutako gizona.