39 urteko gizon baten bila dabil Ertzaintza Gernika aldean
Asteartetik desagertuta dagoen 39 urteko gizon baten bila ari da Ertzaintza Gernika aldean, gaur Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Desagertuaren familiak asteazkenean jarri zuen salaketa, eta azkenekoz astearte arratsaldean ikusi zutela esan zioten Poliziari.
Enekoitz Bastegieta Gerrikagoitiak bizikleta denda batean egiten du lan, Gernikan. Astearte eguerdian, bizikletan ibiltzera atera zen eta dendaren erakus leihoan txartela jarri zuen arratsaldeko bostetarako itzuliko zela jakinaraziz.
Iluntzean, dendako pertsiana irekita zegoela ikusi zuten lagun eta senideek. Kezkatuta, Bastegietaren etxera joan ziren, eta desagertutakoaren etxean atea zabalik eta telebista piztuta aurkitu zuten. Gainera, autoa eta bizikleta falta ziren.
Segurtasun Sailak bahiketa baztertu du. Esku-artean duen hipotesi nagusia da mendian bizikletan zebilela ezbeharra izan duela. Lea Artibai eskualdeko mendietan ari dira gaztearen bila.
Ertzaintzak gezurtatu egin du sare sozialetan zabaldu diren berri batzuk: bahitu egin dutela eta zuhaitz batean lotuta aurkitu dutela zabaldu da, baina Ertzaintzak ukatu egin du.
Zure interesekoa izan daiteke
Eneko Arrastua Panticosan hildako mendizalearen hileta egin dute Irunen
Astelehenean hil zen 48 urteko irundarra, Panticosan, elur-jausi batek harrapatuta. Familia, lagun eta herritar andana bildu da Irungo elizan, Arrastuari azken agurra emateko.
Erriberrin desagertutako gizonaren bila jarraitzen dute, hirugarren egunez
Asteazken arratsaldean paseatzera irten zen 68 urteko gizona eta ez zen bere bizitokira itzuli. Oliteko San Silvestre lasterketan ikusi zuten azken aldiz.
Gaur egingo da Irunen Eneko Arrastuaren aldeko hileta-elizkizuna
48 urteko mendizalea joan den astelehenean hil zen Panticosan, elur-jausi batek harrapatuta.
Donostiako alkateak uste du Topoaren erdiguneko zatia uda bukaeran egongo dela prest
Jon Insausti Gipuzkoako hiriburuko alkateak esan duenez, Donostiako Topoaren obrarik handienak bukatuta daude, eta 2026ko uda bukaeran martxan jarri ahal izatea aurreikusten du.
Altsasuko alkateak salatu du pertsona talde bat udal eraikin batean indarrez sartzen saiatu zela
Gertakariak urtarrilaren 1eko goizaldean jazo ziren. Udaltzaingoak erasoa saihestu zuen, baina agenteak "larderia eta irain larrien" biktima izan ziren, alkatearen arabera.
Gaueko guardiako zerbitzua eskaintzen duen bigarren farmazia ireki dute Gasteizen
Eusko Jaurlaritzak hartu du erabakia, Gasteizko iazko errolda kontuan hartuta; izan ere, 250.000 biztanleko kopurua gainditu du hiriak. Larrialdiren bat izanez gero, beraz, aurrerantzean errazagoa izango da botikak eskuratzea.
Derrigorrezkoa al da eta funtzionatzen al du V16 balizak atzerrian?
Espainian matrikulatutako ibilgailuek V16 baliza erabil dezakete beste herrialde batzuetan, 1968ko Bide Zirkulazioari buruzko Vienako Konbentzioak ezartzen baitu nazioarteko zirkulazioan dauden ibilgailuek matrikulatuta dauden herrialdeko araudia bete behar dutela. Hala ere, kontuan izan behar da konektibitateak Estatu espainiarrean bakarrik funtzionazen duela eta matxura edo istripuren bat izanez gero, tokiko larrialdi-zerbitzuei deitu beharko zaiela.
225 eskaera baino gehiago jaso dituzte lehen egunean, guraso bakarreko familien ziurtagiri ofiziala lortzeko
Guraso bakarreko 21.000 familia inguru bizi dira Euskadin, horietatik % 80 emakumeak.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, emakume bat jotzea leporatuta
Agenteek ostegun goizean jaso zuten abisua. Etxean emakumea aurkitu zuten, kolpatu izanaren zantzuekin, eta 48 urteko gizona, eskuak odoletan zituela. Atxilotu egin zuten, lesio-delitu bat egotzita.
Burguera anaiak Legazpiko elizako mantentze-lanez arduratzen dira eta herriko ondare historikoa babesten dute
Paco, Ricardo eta Juan Mari, Legazpiko parrokiaren mantentze-lanetaz arduratzen dira, borondatez. Duela 7 urte hasi ziren jarduera honekin eta ez dute erlijioagatik egiten, herriaren ondarea babesteko eta berreskuratzeko baizik. Egindako lanen artean kuttunena, organoaren funtzionamendua agerian uzten duen erakusleihoa.