Loteria Nazionalak milioi bat euro utzi ditu Gasteizen
Minbiziaren Aurkako Elkartearen aldeko Loteria Nazionalaren zozketa bereziak milioi bat euro banatu ditu Gasteizen (Araba), Olaguibel kaleko 17. Administrazioak 93.951 zenbakiaren 10 dezimo saldu ostean. Dezimo bakoitzari 100.000 euro egokitu zaie.
Zozketa horretako sari berezia 3. frakzioaren 10. serieari egokitu zaio. 17. Administrazioan, ordea, ez da sari bereziaren dezimorik saldu, 1. seriearen 10 dezimo baino ez jaso zituelako. Larunbat honetako zozketa berezirako dezimo bakoitzak 12 euroko kostua zuen.
2011ko abenduan administrazio horrek Loteria Nazionalaren lehenengo sari bat saldu zuen.
Bestalde, gaurko zozketaren hirugarren saria Estatuko hainbat udalerritan saldu dute, tartean, Berrizen (Bizkaia).
ong> (Bizkaia).Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak