Debarrek txipa duten edukiontzien alde bozkatu dute herri galdeketan
Debako bizilagunek txipa duten edukiontzien aldeko hautua egin dute, hondakinak biltzeko sistema aukeratzeko, igande honetan egin duten herri galdeketan.
Guztira, 16 urtetik gorako 4.618 herritarrek zuten boto eskubidea eta horietatik 2.516 lagunek eman dute botoa. Beraz, parte-hartzea % 54,48koa izan da.
Debako Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek adostu zituzten galdeketaren nondik norakoak. Hala, galdeketa loteslea izango zela erabaki zuten, harik eta parte-hartzea, gutxienez, % 25ekoa bazen. Parte-hartzeak muga hori gainditu duenez, beraz, galdeketa loteslea izango da.
Debako bizilagunek bi sistemaren artean aukeratu behar zuten: bilketa sistema mixtoa eta txip bidez kontrolatutako edukiontzien sistema. Lehendabiziko aukeran, beira, papera eta plastikoa kaleko edukiontzietan botatzea eta errefusa zein materia organikoa, berriz, kubo pertsonalizatuetan jaso eta kaleko zintzilikarioetan uztea proposatzen da. Bigarren aukeran, ostera, beira, papera eta plastikoa kaleko edukiontzietan botatzea, eta errefusa eta materia organikoa, alabaina, txiparekin kontrolatutako edukiontzietan uztea planteatzen da.
Hauteslekuak zabalik egon dira goizeko bederatzietatik gaueko zortzietara bitartean.
Zure interesekoa izan daiteke
Datorren ikasturtean Lanbide Heziketako 74.963 plaza eskainiko dira EAEn, inoiz baino gehiago
Berrikuntza gisa, Lanbide Heziketako plazen % 50 emakumeentzat gordeko dira 2026-2027 ikasturtetik aurrera.
Lehiaren Euskal Agintaritzak isunak jarri dizkie eskola garraioko 31 enpresari, Hezkuntza Sailari boikota egiteagatik
2023-2024 ikasturterako lehiaketan, Gipuzkoako ibilbideak baino ez ziren esleitu. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak agindu bat argitaratu zuen, aurretik Bizkaian eta Araban esleipendun izan ziren enpresak zerbitzua betetzera behartzeko.
Aldentze aginduen inguruan zeukan protokoloa aldarazi zion Ertzaintzari Maialen Mazonen hilketak
Maialen "arrisku handiko" biktima zen indarkeria matxistarekin lotutako kasuak aztertzen dituen Estatuko VioGen sistemaren arabera. Ertzaintzak, ordea, "arrisku txikiko" biktimatzat jo zuen. Antza denez, Polizia Nazionalaren VioGen sistemako eta Ertzaintzaren EVA sistemako artxiboak ez zetozen bat. Bestalde, Ertzaintzak berak kasuaren inguruan egindako balorazioak ere huts egin zuen.
2025ean 13.297 haur jaio ziren EAEn, 2024an baino %2,8 gehiago
2025eko azken hiruhilekoan, 3.438 jaiotza izan ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, hau da, iazko aldi berean baino % 6,1 gehiago, Eustaten datuen arabera.
Pertsona bat zauritu da Donostiako Herrera auzoko pabiloi batean, ustez eragindako sute batean
Beste hiru lagun tokian bertan artatu dituzte, kea arnasteagatik. Lehen ikerketen arabera, itxuraz, sutea nahita piztu dute. Udaltzainek hainbat pertsona atxilotu dituzte, eta ez dute baztertu gehiago atxilotzea, ikerketa oraindik irekita baitago.
Leioak gauerdira arte luzatu du TAOaren ordutegia
Udalbatzak erabaki hori hartu du arratsalde-gauean Leioako hiru TAO guneetan (Pinueta, Lamiako eta Ibaiondo) aparkatzeko arazoak izaten direlako, Getxoko bizilagun askok hor uzten dutelako autoa.
Auto-ilarak AP-8 autobidean, Basaurin, Donostiarako noranzkoan, istripu baten ondorioz
Ezbeharrak trafiko-arazoak sortu ditu AP-8ko hainbat puntutan, bereziki Malmasingo tuneletan.
Albiste izango dira: Maialen Mazonen ustezko hiltzailearen aurkako epaiketa, Zubietako espetxearen gaineko eskumena aldatzea eta Ekain Ricori elkarrizketa Radio Euskadin
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Maialen Mazonen hilketaren epaiketa martxan da, herri-epaimahaia hautatuta
Akusazioek 45 urteko kartzela zigorra eskatzen dute ustezko hiltzailearentzat, Zigor Kodeak baimentzen duen zigorrik handiena. Zehazki, 25 urte azpikeriaz eta ankerkeriaz egindako hilketagatik, hamasei urte bi abortu delituengatik (bikiez haurdun zegoen, zortzina urteko zigorra ezarri nahi diote) eta 4 urte adingabea abandonatzeagatik.
Gorpu bat agertu da Zaratamoko Arkotxa auzoan, errepide ondoan
Igande arratsaldean aurkitu dute gorpua, abandonatutako hainbat industria-pabiloiren ondoan. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.