Ezbeharra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizonezko baten hilotza atera dute Ibaizabal ibaitik, Usansolon

Gizonezko baten gorpua da, eta Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman dute. Bestalde, Ertzaintzak ikerketa hasi du horren ingurukoak argitzeko.

Larrialdi Zerbitzuek gizonezko baten gorpua atera dute igande iluntzean Ibaizabal ibaitik, Usansolon, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera berri eman duenez.

Segurtasun Sailak EiTBri kontatukoaren arabera, 20:30-21:00 aldera herritar batek Ertzaintza ohartarazi du Ibaizabal ibaian gorpu bat zegoela.

Suhiltzaileak eta Ertzaintzaren agenteak bertaratu dira berehala, eta uretatik atera dute.

Ez zuen dokumentaziorik aldean, eta gorpua Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman dute, autopsia egitera.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du heriotzaren nondik norakoak argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X