Emakumeen aurkako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Adingabeen deiek % 24,4 gora egin dute, ANAR Fundazioaren arabera

1.920 dei jaso zituen Fundazioaren telefonoak 2014an. Horietako batzuk Gizarte Zerbitzuetarako eta Berdintasuneko Ministerioak 016 telefonotik desbideratu zituen adingabeak inplikaturik zeudelako.
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Emakumeen aurkako indarkeria kasuengatik adingabeen deiek % 24,4 gora egin zuten 2014an, Arriskuan diren Haur eta Nerabeak Laguntzeko Fundazioak (ANAR) jakitera eman duenez. Gainera, biktimen % 50 ez ziren arazoaren jakitun.

ANAR Emakumeen Aurkako Indarkeria Telefonoko 2014 Txostenaren ondorio nagusia da. Guztira, 1.920 dei jaso zituen Fundazioaren telefonoak 2014an. Horietako batzuk Osasuneko, Gizarte Zerbitzuetarako eta Berdintasuneko Ministerioak 016 telefonotik desbideratu zituen adingabeak inplikaturik zeudelako.

1.642 kasutan bera edo adingabea emakumeen aurkako indarkeriagatik kezkaturik zeuden eta 278 kasutan nerabea bera bikotekidearen edo bikotekide ohiaren biktima zen.

16-17 urte

Dei gehienak 16-17 urteko nerabeek (% 62,2) egin zituzten, baina kasuen % 16,5ean 13-14 urteko neskatoak zirela azpimarratu du ANARek.

Erasoen % 67,6 mutil-lagunek edo bikotekideek egin dituzte, eta kasuen % 30,9tan erasotzailea bikotekide ohia da. Gainera, kasu askotan (% 65,5) indarkeria teknologia berrien bidez egiten dute.

Deien % 58,3an ez da salaketarik aurkeztu eta ez dago salatzeko borondaterik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X