Zirkulazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pilaketak AP-8an, Usurbilen, kamioi batek guraizearena eginda

Zeramatzan zementu blokeak Bilboko noranzkoko bi erreietara eta Irungo noranzkoko batera jausi dira. Errei bat itxita dago oraindik

Kamioi batek guraizearena egin du AP-8 autobidean, Usurbil parean (Gipuzkoa), eta istripuaren ondorioz, zeraman karga errepidean geratu da barreiatuta. Auto ilarak daude inguruan.

Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, kamioiak zeramatzan zementu blokeak Bilboko noranzkoko bi erreietara eta Irungo noranzkoko batera jausi dira 06:30 aldera. Kamioia gurutzatuta geratu da autobidean.

Ertzaintzak hiru erreiok itxi behar izan ditu, blokeak erretiratze aldera. 08:00etarako bi zabaldu dituzte eta Bilboko noranzkorako bakarra dago itxita.

Istripuan ez da inor zauritu, Segurtasun Sailak zehaztu duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X