Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gaztelun hilik agertu zen Iñaki Indarten aita atxilotu dute

Iragarkia
18:00 - 20:00
Gaztelun hilik agertu zen Iñaki Indarten aita atxilotu dute
Legasako mutila, 2008an desagertu zen eta iazko abenduan aurkitu zuten gorpua Gazteluko leize batean. Bere gertuko inguruan oinarritu dute beti ikerketa.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan

Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X