Bilbo
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gurutze Beitia aktorea, Aste Nagusiko pregoilaria

Bilboko Udaleko Jai Batzordeak Beitia aho batez aukeratu du. Txupinera, berriz, Oihana Pascual Txomin Barullo konpartsako kidea izango da.
Gurutze Beitia aktorea. Artxiboko irudia: EiTB
Gurutze Beitia aktorea. Artxiboko irudia: EiTB

Bilboko Udaleko Jai Batzordeak Gurutze Beitia aktorea aho batez aukeratu du 2015. urteko Aste Nagusiko pregoilaria izan dadin. Txupinera, berriz, Oihana Pascual Txomin Barullo konpartsako kidea izango da.

Erabaki honekin, Jai Batzordeak Gurutze Beitia aktore eta zuzendariari omenaldia egin nahi dio.

Hainbat lan ezberdin egin arren, Beitia umore arloan egin dituen lanengatik da oso ezaguna. 2010ean Zarambolas izendatua izan zen Bilboko aratusteetan.

Beste alde batetik, Bilboko Jai Batzordeak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, aurtengo Aste Nagusiko txupinera Oihana Pascual Txomin Barullo konpartsako kidea izango da.

idea izango da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X