Erreka Ortun
Gorde
Kendu nire zerrendatik

50 urteko gizon bat ospitaleratu dute ibaira erori ostean, Barakaldon

Herritar batek abisua eman ostean, gizona erreskatatu egin dute. Gurutzetako Ospitalera eraman dute belaunean eta aurpegian zauriak baititu.

50 urteko gizonezko bat erreskatatu dute Erreka Ortun, Barakaldon, ibaira erori ostean, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Gizonezkoa Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute.

Jazoera 14:25ean izan da. Lagun bat ibaian zegoela ikusi du herritar batek, eta SOS Deiak zerbitzuei deitu die. Ertzaintzako eta suhiltzaileetako hainbat kide eta mediku-talde bat bertaratu dira, eta gizonezkoa uretik atera dute.

Gurutzetako Ospitalera eraman dute belaunean eta aurpegian zauriak baititu.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X