Abisu horia euriteengatik gaur arratsaldean Bizkaian eta Gipuzkoan
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaur arratsaldetik bihar eguerdia arte euriteengatik Bizkaian eta Gipuzkoan.
Abisua 18:00etan jarriko da indarrean, eta biharko 12:00ak arte iraungo du, eta bereziki gogorrak izango dira euriteak kostan eta ekialdean.
Euskalmetek iragarri duenez, giro nahasia ostiralerako. Zerua, tarteka oso hodeitsu egongo da eta noizean behin eta han-hemenka zaparradak botako ditu; zenbait lekutan trumoitsuak eta mardulagoak izan daitezke. Haizea noraezean ibiliko da, goizean hegoaldetik sartuko da eta arratsaldean iparraldetik. Tenperaturak behera egingo du eta epelenak, oro har, 20 ºC-tik behera geratuko dira.
Larunbatean eguraldiak hobera egingo du. Eguna motel antzean hasiko dugun arren, arratsaldean argituko du. Goizean zerua lainotuta egongo da eta oraindik tantaren bat bota lezake, baina eguerditik aurrera atertu eta argitzeko joera hartuko du. Haizeak hego-mendebaldetik joko du goizean eta ipar-mendebaldetik arratsaldean. Tenperatura maximoak ostiralekoak baino 2-4 ºC altuagoak izango dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak 255 marihuana-landare aurkitu ditu Lemoan, etxebizitza batean sutea piztu ostean
Etxean bizi zen gizonak onartu du landareak bereak zirela, eta horregatik atxilotu dute osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita.
Askotariko proposamenak San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren jaietarako
Tradizioa, kultura eta musika uztartzen dituzten proposamenak prestatu dituzte adin guztietako jendearentzako. Apirilaren 24an, ostirala, hasiko dira jaiak, Probintzia Plazan egingo den pregoiarekin. Antonio Altarriba saiakeragile eta eleberrigileak egingo du aurten pregoia.
Negu Gorriak elkarteak manifestazioa deitu du larunbaterako, Aranzaditik etxegabeak kanporatu izana salatzeko
Udalak emandako erantzuna kritikatu du kolektiboak, "aldi baterako konponbideekin" arazoari ez zaiolako errotik heltzen. Etxegabeentzat "egiturazko neurriak" eskatu dituzte.
Gaurtik, eskaintza osasungarri eta jasangarria izan beharko dute Hego Euskal Herriko eskola-jantokiek
Hego Euskal Herriko eskoletan, jangelek aurrerantzean derrigorrez bete beharko dute elikadura osasungarria bermatu asmo duen legea. Besteak beste, fruta eta barazkien kontsumoa bermatuko da, eta proteinen eta janari frijituen maiztasuna murritu. Horrez gain ikastetxeetako vending makinetako produktuek ere mugak izango dituzte.
Burdineria korrosioak jota zegoelako erori zen El Bocaleko pasabidea, perituaren esanetan
Peritu judizialak azaldu duenez, loturetako batean izandako akatsak beste loturen gaineko karga handitu zuen, eta horrek lehen eta bigarren mailako habeen arteko lotura guztiek huts egitea eragin zuen, eta taula erorarazi. Gainera, ondorioztatu duenez, ez dago egituraren mantentze-planik egin den ebidentziarik.
Renfek Donostiako tren-zerbitzua indartuko du, Kopako finala dela eta
Larunbat goizaldean (02:10ean) Donostiatik tren berezi bat irtengo da, Sevillako Cartuja geltokira 10:40an iristeko. Itzulerako trena Atletico Madril eta Realaren arteko partida amaitu ondoren aterako da Gipuzkoako hiriburura.
Zumaian agertutako gorpua Eibarren desagertutako 60 urteko emakume batena da
Autopsiaren arabera, pasa den igandean Itzurun hondartzan agertutako gorpuak ez zuen kriminalitate zantzurik. Apirilaren 13an, emakumearen senide batek agertu barik zegoela salatu zuen Eibarko ertzain-etxean, hilaren 11tik haren berririk ez zuelako.
Bertan behera gelditu da Lapurdin isuri gutxiko eremua sortzeko egitasmoa, eta aurrerantzean ere ez da bereizgarririk beharko
Lehen Asanblea Nazionalak egin bezala, orain Senatuak bidea itxi dio Lapurdiko kostaldean isuri gutxiko eremua sortzeko neurriari. Frantziako Gobernuak proposatutako neurriari ultraeskuinak jarritako ebazpena aintzat hartu du Ganberak.
Emakume bat atxilotu dute Bilbon, bikotekidea barruan zela lonja bati su emateagatik
Hainbat lekukok ikusi dute gertatutakoa: atxilotuak Atxuri auzoko lonja horren barrura zerbait bota du, eta sua piztu da gero. Emakumearen bikotekidea zegoen barruan, eta Basurtuko Ospitalera eraman dute.
Zabalik da erregularizazioa online egiteko aukera, eta aurrez aurre egiteko hitzordua eska daiteke
Eskabidea telematikoki egin ahal izateko, beharrezkoa da ziurtagiri elektronikoa izatea edo gaitutako profesionalen zein Atzerritarren Laguntzaileen Erregistroan inskribatutako erakundeen bitartez egitea. Eskabidea aurrez aurre egiteko hitzordua eska daiteke dagoeneko, baina datorren astelehenean, apirilaren 20an, hasiko da prozesua, tramiterako gaitutako puntuetan.