'Esnatu' aurkeztu du UEMAk, arnasguneetako "gainbeherari" erantzuteko dinamika
Arlo askotariko 18 eragilek bat egin dute ekimenarekin, eta "konpromiso zehatzak" hartu dituzte "eremu euskaldunek bizirik iraun dezaten". Besteak beste, Bankoa Abanca, Fagor, Kutxabank edota Euskadiko Futbol Federazioa beraien esku dagoen guztia egiteko prest agertu dira.
Arnasguneetan euskarak bizi duen beheranzko joerari erantzuteko, 'Esnatu' dinamika aurkeztu du UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak. Helburua da "era guztietako eragileak ahalduntzea eta eremu euskaldunek bizirik iraun dezaten eragileen konpromisoak sustatzea", eta horretarako, 18 eragileren konpromiso zehatzak lortu dituzte.
Gaur eguerdian aurkeztu du dinamika, Orioko Arraunetxen egin duten agerraldian. Martin Aramendi UEMAren lehendakariarekin eta Anuska Esnal Orioko alkatearekin batera, prentsaurrean izan dira dinamikan parte hartuko duten elkarteetako eta erakundeetako ordezkariak. Honako hauek dira 18 eragileak: AEK, Bankoa Abanca, Bilgune Feminista, Cederna-Garalur, ELA, Euskadiko Futbol Federazioa, Euskaldendak Konfederazioa, Euskalgintzaren Kontseilua, Euskal Herriko Bertsozale Elkartea, Euskal Pilota Federazioa, Fagor taldea, Hekimen, lKA, Kutxabank, LAB, Laboral-Kutxa, Lanartea eta Plazaola Partzuergo Turistikoa.
Aramendik azaldu ditu ekimenaren nondik norakoak. Azaldu duenez, “UEMAk kezka handia du datu soziolinguistikoek arnasguneetan erakusten duten gainbeherarekin, eta arduraz bizi du azken ikerketek hurrengo urteotarako aurreikusten duten galera. Izan ere, UEMAk argi du arnasguneak eta lurgune euskaldunen giltzarriak direla euskararentzat, eta eremu horiek babestea eta sendotzea ezinbestekoa dela, euskararen lurralde osoan eragin dezaten eta euskararen biziberritzean motor izan daitezen". Kezka horretatik abiatuta jaio da 'Esnatu' ekimena.
Konpromiso zehatzak
Agerraldian adierazi dutenez, Bertsozale Elkartea izan da "ekimenaren aitzindaria". Iaz aurkeztutako 'Norantz doa euskara? Hego Euskal Herria, 2036. Proiekzio demolinguistikoa' ikerketaren emaitzekin kezkatuta —azterlanak dio 2036an ez dela ia euskararen arnasgunerik geratuko—, Bertsozale Elkarteak bilera eskatu zion UEMAri, eta egoerari buelta emateko udalerri euskaldunetan bere esku zegoen guztia egiteko prest agertu zen, "hartu beharreko konpromisoak hartuta".
Aramendiren hitzetan, "Bertsozale Elkartearekin lankidetzan egin genezakeen bidea aztertzen hasi ginenean, beste hainbat eragile ere prest zeudela ohartu ginen, euskarak behar duen pizkunde berriari ahal duten heinean ekarpena egiteko gogotsu baitaude bateko eta besteko talde, elkarte eta askotariko eragileak. Esnatu ala hil esan digute ikertzaile, soziolinguista eta euskaltzale adituek, eta udalerri euskaldunok eta hainbat eragilek, dagokigun arduratik, argi dugu: esnatzea da gure hautua”.
Ekimenarekin bat egin duten eragileen izenean, Ana Urkiza Bankoa Abanca finantza erakundearen euskara koordinatzaileak hartu du hitza. Arnasguneetan eta udalerri euskaldunetan datuek eta ikerketek erakusten duten bilakaerarekin kezkatuta azaldu da, eta "hori gelditzea eta joera aldatzea" nahi dutela esan du. "Horregatik, guk konpromiso zehatz bat hartu dugu (...) Irauli nahi dugu pentsatzea zenbakiak gaztelaniaz errazago direla, gaztelaniaz kontratuak errazago ulertzen direla, hipoteka bat gaztelaniaz eskatzeak seguruago sentiarazten gaituela. Egunerokotasuna ekarri nahi diegu ekonomia eta finantza gaiak euskaraz bizitzeari. Hauxe gure konpromisoa".
Bide beretik, gainerako eragileek ere bakoitzak bere lan esparruan euskara sustatzeko konpromiso zehatzak hartu ditu. Bihartik aurrera, dinamika herri guztietara zabaltzen hasiko da UEMA.
Zure interesekoa izan daiteke
Haurdunaldian ematen den genero indarkeria kasuak osasun-kontsultei esker identifikatu daitezke
Haurdunaldian emakumeek harreman estua izaten dute osasun-sistemarekin: emaginarekin, ginekologoarekin eta erizainarekin dituzte kontsultak. Hilabete horiek giltza izan litezke genero-indarkeria egoerak identifikatzeko. Osasun eta gizarte-arloen aldetik erantzun koordinatua emateko beharra aldarrikatu dute adituek Donostian, “Indarkeria eta amatasuna” izeneko udako ikastaroan.
Einar Galilea euskal futbolariaren aurkako pintadak agertu dira Malagan, Argentinako kamisetarekin bere irudia zabaldu ostean
Irainez betetako pintadak Rosaledatik gertu agertu dira, Espainia eta Argentinaren arteko Munduko Txapelketako finalaren ostean. Malagako jokalariaren argazkia sare sozialetan zabaldu da, baina ez dago argi noiz ateratakoa den.
Agur terrazetan eta hondartzetan erretzeari: honelakoa da tabakoaren aurkako lege berria, bapeagailua eta zigarroa parekatzen dituena
Espainiako Gobernuak onartutako lege berriak debekatu egingo du terrazetan eta hondartzetan erretzea eta bapeatzea. Izan ere, zigarreta elektronikoa eta tabako tradizionala parekatu eta 600 eurorainoko isunak aurreikusten ditu.
Bi begirale atxilotu dituzte Biarritzen, hiru eta lau urteko haurrak bortxatzea eta sexu-erasoak egitea leporatuta
Baionako Fiskaltzak jakinarazi duenez, orain arte jasotako testigantzen arabera, 12 sexu-eraso kasuren eta bortxaketa baten zantzuak aurkitu dituzte, eta ez dute baztertzen gehiago izatea.
Alga asiarra: gure kostaldeko itsas hondoa hartzen ari den alfonbra berdea
Alga hori gure hondartzetan zabaltzea ageriko zatia baino ez da. Izan ere, alga asiarra gure itsas hondoan alfonbra berdeak osatzen ari da. Haren hedapenak biodibertsitatea mehatxatzen du, eta hura kontrolatzeko erronka berriak sortu ditu.
Espainiako Gobernuak behin betiko onartu du terrazetan eta hondartzetan erretzea debekatzen duen tabakoaren aurkako legea
Araudi berriak zigarro elektronikoak eta bapeagailuak ohiko tabakoarekin parekatu ditu, kerik gabeko guneak zabalduko ditu eta produktu berrien salmenta establezimendu espezializatuetara mugatuko du.
Euskal Encounterrek 5.000 parte-hartzaile inguru eta 4.000 ordenagailutik gora bilduko ditu BECen
Makrohitzordu teknologikoa uztailaren 23tik 26ra egingo da eta arreta berezia eskainiko zaio adimen artifizialari eta ordenagailu kuantikoari.
Bi emakume hil dituzte azken 24 orduetan beren bikotekide edo bikotekide ohi gizonezkoek Malagan eta Toledon
Emakumezkoek 30 eta 45 urte bitartean zituzten, eta euren bikotekideek eraso eginda hil dira. Gizon bat atxilotu dute, eta besteak bere buruaz beste egin omen du. Guardia Zibila beste kasu bat ikertzen ari da Malagan. Beste emakume bat hilik aurkitu zuten astelehen gauean Almoradin (Alacant), baina autopsiaren arabera, arrazoi naturalengatik hil zen.
Lekeitioko uharteko moilan erreskatatua izateak 1.500 eurorainoko faktura ekar dezake
2025eko lege-dekretu batek jasotzen duenez, erreskate-operatiboaren kostua erreskatatutakoaren gain utzi ahal izango da, baldin eta erreskatea arriskutsutzat seinaleztatutako gune batean egiten bada; duela aste batzuetatik, Lekeitioko uharterako moilak baldintza hori betetzen du.
Amaitu dira goizeko ilarak A-8an, Muskiz parean
Istripuak errei bat ixtea eragin du Santanderrerako noranzkoan eta une batean 5 kilometrokoak izan dira auto-ilarak, eguerdiko 12:00ak aldera errepidea berriro zabaldu duten arte.