Kanpaina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gripearen aurkako txertoak ematen hasi dira

Gripearen birusa aurreko urteetakoaren oso antzekoa izango da. Iaz 65 urtetik gorakoen % 60k eta emakume haurdunen % 22k hartu zuten txertoa, 2013an baino lau aldiz gehiago.
18:00 - 20:00
Donostia munduko abiapuntu sukaldaritzan

Gripearen kontrako 380.000 txerto banatzen hasi da Osakidetza. Aurtengo kanpainak 1,2 milioi euroko kostua izango du, 3,15 eurokoa txerto bakoitzeko.

Kanpaina ostegunean aurkeztu zuen Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, eta azaroaren 30era arte iraungo du. Estatuan gripearen kontrako txertaketa hasi duen lehen erkidegoa izan da EAE.

Gripearen birusa aurreko urteetakoaren oso antzekoa izango dela iragarri zuen Darponek iragan astean. Horrela, txertoak A motako bi andui eta B motako beste bat izango ditu.

Iaz 65 urtetik gorakoen % 60k eta emakume haurdunen % 22k jaso zuten txertoa, 2013an baino lau aldiz gehiago.

campaña gripe 2015 EITB

Txertaketa-kanpainaren aurkezpena. Argazkia: EFE

Osasun sailburuak mezu argia eman nahi izan zion euskal gizarteari kanpaina aurkezteko ekitaldian: "Oso garrantzitsua da gripearen kontrako txertoa hartzea. Txerto segurua eta eraginkorra da, eta gaixotasun larri horri aurre egiteko gaur egun dugun prebentzio tresna nagusia da".

Sailburuak iragarri zuenez, aurtengo kanpaina ere 65 urtetik gorako pertsonei, gaixotasun kronikoak dituztenei, haurdun dauden emakumeei eta osasun langileei dago zuzenduta.

Osasun sisteman arreta handia eskaini behar izaten zaio urtero gripeari, eta arazo larriak eragiten dizkie ahul dauden pertsonei; izan ere, kasu batzuetan hil ere egiten du.

Darponen arabera, iaz gripeak jota larri ospitaleratu zituzten hamar lagunetik lauk ez zuten txertoa hartuta, eta "ziurrenik, jarri izan balute, askok saihestu egingo zituzketen ospitaleratzea eragin zuten arazoak".

Aurreko gripe denboraldian, gaixotasunen batek eragindako arazoak zituzten 17 pertsona hil ziren ospitalean; horien % 35ek ez zuten txertoa jarri.

Datu horiek agerian uzten dute prebentzioaren garrantzia, eta, txertoa jartzearen garrantziaz gain, Osakidetzak azpimarratu du higiene ohiturak zaindu behar direla; besteak beste, eskuak askotan garbitzea eta behin bakarrik erabiltzen diren mukizapiak erabiltzea aholkatu du.

Gripearen kontrako txertoak gaixotasuna % 100ean saihesten ez badu ere, sintomak gutxitu egiten ditu, neurri handi batean. Hau da, txertoak infekzioa galarazten du kasu askotan, eta gaixotasunaren larritasuna murrizten du gainerakoetan.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X