Borja Lazaroren ama: 'Kolonbiako diplomaziak ez digu babesik eman'
Ana Herrero Borja Lazaro Kolonbian 2014ko urtarrilaren 8an desagertutako Gasteizko argazkilariaren amak egindako salaketaren arabera, Hego Amerikako herrialdean Espainiak dituen ordezkari diplomatikoek ez diete babesik eman, eta ez dute ia berbarik egin familiarekin. Hori gorabehera, itxaropena ez dutela galduko azpimarratu du.
Radio Euskadiri Bruselatik eskainitako elkarrizketa batean azaldu duenez, duela urtebete hitz egin zuten azkenekoz Espainiako diplomaziako kideekin. Horren esanetan, elkarrekin mintzatu diren une bakan horietan, "familiak eskatuta" egin dute, "inoiz ez haien ekimenez". Horren hitzetan, semea "Amerikako herri batean desagertu zen, eta herri horretan espainiarrak ordezkatzen dituzten erakundeak badaudela pentsatu behar da". Hori horrela, "benetan ordezkatzeko" deia egin diete agintarioi, eta semea bilatzen laguntzeko eskatu diete.
Argazkilaria desagertu zenetik, "babesa oso urria" izan dela adierazi du amak, eta gaur Europako Parlamentuan Izaskun Bilbao EAJren europarlamentariak desagertuen inguruan antolatutako jardunaldia aipatu du adibide urri horien artean.
Ana Herreroren arabera, auziaz hitz egiteko deitzen dieten bakoitzean joaten dira halakoetan parte hartzera, "bizirik mantendu nahi dugulako eta ez dugulako itaropena galdu nahi". Hala, Gasteizko argazkilariaren familia Bruselan dago gaur, auziaz hitz egiteko eta, Hodei Egiluzen senideekin batera, desagertutakoen aurrean "erantzun bateratua" eskatzeko Europako agintariei.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik