33 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, genero indarkeriagatik
33 urteko gizonezko bat atxilotu du bart Ertzaintzak Gasteizen, emakumeen kontrako indarkeria delitua egotzita.
Goizaldean, 01:45 aldera, izan da atxiloketa. Emakume batek Ertzaintzara deitu du, bikotekideak eraso egin diola salatuz. Esandako etxebizitzara hainbat agente joan direnean, biktima eraikineko portalean topatu dute, aurpegia kolpatuta. Etxebizitzara igo dira ertzainak, eta han zegoen ustezko erasotzailea. Emakumearekin eztabaida izan duela aitortu du gizonak.
Etxebizitza arakatzen ari zirela, pasilloan bi zaku aurkitu dituzte, ongarriz, lurrez eta plastiko-ontziz beteta. Logela batean lehortze prozesuan zeuden marihuana landareak ere topatu dituzte. Horrez gain, tratamendurako beharrezkoak diren erremintak ere aurkitu ditu Ertzaintzak.
Ikerketa egiten ari zirela, inguruko beste etxebizitza batean ere, antzeko landaketa aurkitu dute, hori ere atxilotutako gizonezkoarena.
Ondorioz, osasun publikoaren kontrako delitua ere egotzi diote gizonari.
_________________________________________________________________________
Tratu txarren biktima bazara edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono zenbaki hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Doakoak dira biak, eta ez dute arrastorik uzten fakturan.
uzten fakturan.Zure interesekoa izan daiteke
Konpondu dute Bilboko metroan atzerapen handiak eragin dituen matxura
Metro Bilbaoren arabera, zerbitzua bere onera itzultzen ari da pixkanaka.
Behin egoerak hobera eginda, garbiketa lanei ekin diete inguru kaltetuenetan
Mungialdean egin du euri gehien, eta zenbait garaje eta errepide hartu ditu urak bertan, Derion, Bakion eta Getxon bezalaxe. Errepideetan ere gorabehera ugari izan dira.
Dohatik etxera bidean den Garikoitzek astea nola igaro duen azaldu du: "Beldur eta ezinegon uneak bizi izan ditugu"
Garikoitz Knörr euskara irakaslea Dohan (Qatar) zegoen AEBk eta Israelek Iranen aurkako erasoaldia abiatu zutenean. Astebete geroago, etxera bueltatzeko izan dituen zailtasunak azaldu dizkigu bideo honetan.
Asteburu honetan eta hurrengoan ez da trenik ibiliko Andoain eta Irun artean
Astigarraga-Irun tartean hirugarren trenbidea jartzeko lanek eragin dute tren zerbitzuaren etena. Renfek autobus zerbitzua eskainiko du bidaiarien joan-etorriak bermatzeko. Gainera, Loiolako geltokia itxita egongo da apirilaren erdialdera arte.
Arrigorriagako Padura klubak “irmo” gaitzetsi ditu adin txikiko batek jasandako sexu-jazarpenari buruz zabaldutako “funtsik gabeko akusazioak”
Kirol klub horretan neska batek sexu-indarkeria eta jazarpena jasan dituela salatu dute elkarteek. Padurak “gogor" gaitzetsi du “edozein eraso mota” eta baita bideoa hedatzea ere, baina gertakariak klubaren jardueraren esparrutik kanpora gertatutakoak direla adierazi dute.
Euskal sukaldaritza berriaren sortzaileak, 2025eko Euskadi Gastronomia Sarien irabazleak
Besteak beste, hauek aritu ziren mugimendu horretan: Juan Mari Arzak, Pedro Subijana, Karlos Arguiñano, Ramon Roteta, Xabier Zapirain, Luis Irizar, Ramon Zugasti, Ricardo Idiakez, Tatus Fombellida, Patxi Quintana, Pedro Gomez, Manolo Iza, Jesus Mangas eta Jose Juan Castillo.
Asteartean Santanderren hildako ikasleen zentroan lur jota daude
Hildako gazteak Kantabriako La Granja Lanbide Heziketako Ikastetxeko ikasleak ziren. Abeltzaintza eta abere-osasunari buruzko zikloa ari ziren ikasten. Bertako zuzendariak azaldu duenez, zentroan lur jota daude.
Martxoaren 8ko aldarrikapenekin bat egin dute erakundeek eta sindikatuek
Martxoaren 8aren bezperetan, udalek, aldundiek eta sindikatuek aldarrikapen feministekin bat egin nahi izan dute. Bilboko udaletxean egindako ekitaldian, oso kezkatuta agertu dira emakumeen eta berdintasunaren aurkako mezuak ugaritzen ari direlako.
Euskal emakumeek gizonek baino 2,2 ordu gehiago ematen dituzte egunean seme-alabak zaintzen
2024. urteari dagozkion datuak dira, igandean ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta Euskal Estatistika Erakundeak ostiral honetan argitaratu duen inkestan jasotakoak.
Santanderko Udalak espedientea ireki dio pasabideari buruzko abisua jasota "bere lana egin ez zuen" udaltzainari
Asteartean Santanderko egurrezko pasabide bat hautsi eta sei pertsona hil ziren, tartean hiru euskal herritar. Halaber, Elvillarko (Araba) neska batek Zainketa Intentsiboen Unitatean jarraitzen du.