Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bat errepidean erditu da, Lizarrako Ospitalerako bidean

Ama eta alaba jaioberria onik daude. Asteazken arratsaldean jazo zen.

Nafarroako Gobernuko larrialdi zerbitzuak erditze bat artatu zuten atzo, Sesma eta Los Arcos lotzen duen errepidean. Ondoren, ama eta alaba jaioberria Lizarrako Ospitalera eraman zituzten, onik.

Atzoko 14:18an, gizon batek larrialdi zerbitzuetara deitu zuen. Lizarrako Ospitalera bidean zegoen, baina ibilgailua gelditu behar izan zuen, emaztea erditzen hasi zelako.

Anbulantzia arrunt bat eta medikalizatu bat bertaratu ziren, eta emakumea artatu zuten.

Ondoren, ama eta alaba Lizarrako Ospitalera eraman zituzten. Biak onik daude.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X