Uriarte: 'Ikertzen ari diren maisuaren kontrako zantzurik ez dugu'
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak esan duenez, berak zuzentzen duen sailak, oraingoz, ez du ustez sexu abusuak egin zituelakoen ikertzen ari diren irakaslearen aurkako zantzurik. Arabako Fiskaltza ari da maisuaren aurka zabaldutako ikerketa bideratzen: hiru eta lau urte bitarteko lau umeri ustez sexu-gehiegikeriak egiteagatik ari dira ikertzen Gasteizko Haur Hezkuntzako irakaslea.
Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan egin ditu adierazpenok Uriartek, Iñaki Oyarzabal PPko legebiltzarkideak ikerketaren inguruan egindako galderari erantzunez.
Ikerketa 2012-2013 ikasturtean abiatu zuten, Haur Hezkuntzako lehen zikloan zegoen hiru urteko neskato baten aitak bere alaba irakasle baten sexu-gehiegikerien biktima izan zitekeela salatu zuenean. Frogarik ez zegoela eta, artxibatu egin zuten kasua. Umea eskolaz aldatu zuten gurasoek, eta aurten, berriro, salatutako maisua neskatoaren zentro berean hasi zen eskolak ematen.
Kasua artxibatu egin zen arren, joan den ikasturtean beste lau umeren gurasoek jarritako salaketa ikertzen hasi ziren arte. Haur guztiak ikertzen ari diren irakaslearen ikasle izandakoak dira.
Irakasle hori gertakarietan "nahasita dagoen ala ez" jakin arte, "aldi baterako zerbitzutik baztertzea" erabaki zuen joan den astean Eusko Jaurlaritzak, "hezkuntza-komunitatea babestu behar duelako, ikasleak zein irakasleak".
Gaurko agerraldian, Uriartek nabarmendu du berak zuzentzen duen departamentua "zuzentasun osoz" jokatzen ari dela kasu honetan, eta "gai hain delikatuaren aurrean" beharrezkoak diren datu guztiak biltzen ahaleginduko direla esan du.
san du.Zure interesekoa izan daiteke
Behin-behinean aske geratu da bikotekidea barruan zuela lonja bati su eman zion emakumea
Atxuri auzoko hainbat lekukok ikusi zuten emakumea sua pizten ari zela. Zauritutako gizona Basurtuko ospitalera eraman zuten, eta han jarraitzen du ingresatuta.
Albiste izango da: Sevilla, Kopako finalerako prest, su-etena Libanon eta Tubos Reunidos
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Marea txuri-urdina Sevillara!
Realeko zaleak Andaluziara bidean dira Atletico Madrilen aurkako Errege Kopako finala bertatik bertara jarraitzeko. 26.000 realzale baino gehiago Cartuja estadioan bertan izango dira eta beste milaka pertsonak sarrerarik gabe bidaiatuko dute. Helburua bat eta bakarra: Kopa Donostiara ekartzea.
Ertzaintzak 255 marihuana-landare aurkitu ditu Lemoan, etxebizitza batean sutea piztu ostean
Etxean bizi zen gizonak onartu du landareak bereak zirela, eta horregatik atxilotu dute osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita.
Askotariko proposamenak San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren jaietarako
Tradizioa, kultura eta musika uztartzen dituzten proposamenak prestatu dituzte adin guztietako jendearentzako. Apirilaren 24an, ostirala, hasiko dira jaiak, Probintzia Plazan egingo den pregoiarekin. Antonio Altarriba saiakeragile eta eleberrigileak egingo du aurten pregoia.
Negu Gorriak elkarteak manifestazioa deitu du larunbaterako, Aranzaditik etxegabeak kanporatu izana salatzeko
Udalak emandako erantzuna kritikatu du kolektiboak, "aldi baterako konponbideekin" arazoari ez zaiolako errotik heltzen. Etxegabeentzat "egiturazko neurriak" eskatu dituzte.
Gaurtik, eskaintza osasungarri eta jasangarria izan beharko dute Hego Euskal Herriko eskola-jantokiek
Hego Euskal Herriko eskoletan, jangelek aurrerantzean derrigorrez bete beharko dute elikadura osasungarria bermatu asmo duen legea. Besteak beste, fruta eta barazkien kontsumoa bermatuko da, eta proteinen eta janari frijituen maiztasuna murritu. Horrez gain ikastetxeetako vending makinetako produktuek ere mugak izango dituzte.
Burdineria korrosioak jota zegoelako erori zen El Bocaleko pasabidea, perituaren esanetan
Peritu judizialak azaldu duenez, loturetako batean izandako akatsak beste loturen gaineko karga handitu zuen, eta horrek lehen eta bigarren mailako habeen arteko lotura guztiek huts egitea eragin zuen, eta taula erorarazi. Gainera, ondorioztatu duenez, ez dago egituraren mantentze-planik egin den ebidentziarik.
Renfek Donostiako tren-zerbitzua indartuko du, Kopako finala dela eta
Larunbat goizaldean (02:10ean) Donostiatik tren berezi bat irtengo da, Sevillako Cartuja geltokira 10:40an iristeko. Itzulerako trena Atletico Madril eta Realaren arteko partida amaitu ondoren aterako da Gipuzkoako hiriburura.
Zumaian agertutako gorpua Eibarren desagertutako 60 urteko emakume batena da
Autopsiaren arabera, pasa den igandean Itzurun hondartzan agertutako gorpuak ez zuen kriminalitate zantzurik. Apirilaren 13an, emakumearen senide batek agertu barik zegoela salatu zuen Eibarko ertzain-etxean, hilaren 11tik haren berririk ez zuelako.