Negu Gorriak elkarteak manifestazioa deitu du larunbaterako, Aranzaditik etxegabeak kanporatu izana salatzeko
Udalak emandako erantzuna kritikatu du kolektiboak, "aldi baterako konponbideekin" arazoari ez zaiolako errotik heltzen. Etxegabeentzat "egiturazko neurriak" eskatu dituzte.
Negu Gorriak elkarteko kideak, goizeko agerraldian. Argazkia: EFE
Negu Gorriak kolektiboak manifestazioa deitu du datorren larunbaterako, apirilak 18, Iruñean, Aranzadi komentu zaharretik etxegabeak kanporatu izana salatzeko, eta haiei babesa adierazteko. 12:00etan aterako da protesta, Errekoleten plazatik.
Joan den astelehenean hustutako eraikinaren atarian egin duten agerraldian, Iruñeko Udalaren jarrera kritikatu dute, emandako "konponbideak nahikoa ez" direlako. "Eskaintzen zaizkien bizitoki konponbideak hoteletan bi gau dira, eta gero, kalera", esan du Samira Calvo Negu Gorriak ekimenaren bozeramaileak.
Azaldu duenez, 140 pertsona inguru geratu dira kalean "bizitoki alternatibarik gabe", eta erabakiaren atzean Iruñeko Udalaren alde bakarreko erabakia dagoela salatu du. "Asironen erabakia izan da makro-hustutzea. Nafarroako Gobernuak eta Espainiako Gobernuak ez dute esku hartu, eta ez da agindu judizialik egon horretarako", gaineratu du.
Negu Gorriak kolektiboak uste du egoera ez dela konponduko kanporatutakoei "aldi baterako egonaldiak" eskainita, eta horregatik, arazoari errotik heltzea eta "egiturazko neurriak" hartzea eskatu dute.
Besteak beste, etxerik gabekoei erroldatze prozesuak erraztea eta epe luzerako bizitokiak eskaintzea exijitu dute. Halaber, kanporatutakoek Aranzadi eraikinaren barruan dituzten objektu eta dokumentazioak jaso ahal izatea ere galdegin dute prentsaurrekoan.
Hego Euskal Herrian makro-hustutze olatua izaten ari dela ere esan du Calvok, eta Iruñekoa ez dela kasu isolatua azaldu du. Hori guztia salatzeko eta etxegabeen egoera ikusarazteko deitu dute larunbateko protesta.
Atzo, Joseba Asiron Iruñeko alkateak Aranzadiko eraikina hustea beharrezkoa zela defendatu zuen, arrazoi humanitarioak eta segurtasun arrazoiak direla eta. Ziurtatu zuen aterperik gabe geratu direnen kasuak banan-banan aztertzen ari direla, behin-behineko irtenbidea emateko. Udalak behin betiko irtenbiderik ezin duela eskaini esan zuen, ez duelako horretarako eskumenik. Haren hitzetan, "irtenbidea erregularizazioa da".
Zure interesekoa izan daiteke
36 urteko euskal mendizale bat larri zauritu da Asturiasen, eskalatzen ari zela harkaitz bat erorita
Antza denez, harria emakumea zegoen tokitik 300 bat metrora goragotik erori da. Garezurreko traumatismo larria izan du, eta Asturiasko Unibertsitate Ospitale Nagusira (HUCA) eraman dute.
Epailearen aurretik igarotzeko zain jarraitzen du Azpeitiko ustezko hiltzaileak
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, larunbat goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du Ondarroako ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Ehunka lagunek harrera egin diote Freedom Flotillako ontziari Euskadin
Asteartera arte (hilak 8), Euskadin egoteko asmoa du. Egun horretan, Vigora abiatuko da, eta, ondoren, Mediterraneoko beste hainbat gunetara jarraituko du. Ontziak Bilbon egingo duen egonaldian, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, besteak beste, hitzaldiak, emanaldiak, Palestinako azoka eta flotillako aktibistekin prentsaurrekoa.
25 urteko emakume bat atxilotu dute Eltziegon, bikotekidea harrapatzea leporatuta
Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote. Gertaera larunbat goizean jazo da, 07:30ak aldera. Atxilotua polizia-etxera eraman dute eta, eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute.
20 urteko mutil bat hil da Lekeitioko Antzar Egunean, hesi batetik erorita; ospakizuna bertan behera utzi dute
Gaztea portuan zegoen, antzarren proba jarraitzen, eta bi metro inguruko altueratik erori da. Milaka lagun bildu dira gaur Lekeition, eta ekitaldia normaltasunez ari zen garatzen istripua gertatu den arte.
4.000 pertsona inguru bildu dira Donostiako Sagardo Egunean
Gipuzkoako 32 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera eskaini dute. Trikitilari eta bertsolarien musikaz girotu dute eguna. Une hunkigarrienetako bat Jabier Ansorena eta Marian Matasen omenezko ekitaldia izan da.
Irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu dute Irunen
Irungo Udalak Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu du irailaren 5a, Udaleko talde politiko guztien babesarekin. Kolpe militarra, gerra eta diktadura sufritu zituzten irundar guztiak oroitu dituzte gaur.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Urdulizen, hiru pertsonari botilak jaurtitzea leporatuta
06:20 aldera jazo da erasoa, metro geltokitik gertu. 200 bat lagun bildu dira inguruetan. Atxilotua aurretik ere atxilotu dute antzeko gertakariengatik.
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldoko hilketaren susmagarriari
Barakaldoko lehen auzialdiko guardiako epaitegiak hartu du erabakia.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikan, 14 urteko neska haurdun bat ezkontzera behartzea egotzita
Hiru atxilotuak (adingabearen gurasoak eta 27 urteko gizon bat) behin-behinean aske utzi ditu epaileak. Hala ere, auzitegira joan beharko dute deitzen dituztenean. Halaber, 17 urteko mutil baten bila ari dira, haurraren ustezko aita, baina ez dute aurkitu.