Gaurtik, eskaintza osasungarri eta jasangarria izan beharko dute Hego Euskal Herriko eskola-jantokiek
Hego Euskal Herriko eskoletan, jangelek aurrerantzean derrigorrez bete beharko dute elikadura osasungarria bermatu asmo duen legea. Besteak beste, fruta eta barazkien kontsumoa bermatuko da, eta proteinen eta janari frijituen maiztasuna murritu. Horrez gain ikastetxeetako vending makinetako produktuek ere mugak izango dituzte.
Duela urtebete onartu zen Eskola Jantoki Osasungarri eta Jasangarriei buruzko Errege-Dekretua eta, ikasketa zentroek urtebete izan dute neurri berrira egokitzeko. Hala, gaurtik aurrera derrigor bete beharko dute araua, eta besteak beste, fruta eta barazki kontsumoa sustatu eta haragi, janari frijitu eta prozesatu eta azukredunen kopuruak murriztu beharko dituzte. Hego Euskal Herrian eta Espainiako Estatu osoan 8 milioi ikasleri eragingo die.
Arauaren arabera, eskola jangeletan egunero eskaini beharko dira fruta eta barazkiak. Arraina behin, bitan edo hirutan egon beharko da eta haragia, gehienez, hirutan (hilean haragi gorri errazio bat eta haragi prozesatuaren bi errazio, gehienez).
Jatorri begetaleko proteina ugari duten jakiak (lekaleak, perretxikoak, seitana, tofua, quinoa...) astean behin eta bost aldiz artean zerbitzatuko dira, eta menu begetarianoa duten ikasleen kasuan, asteko bigarren plater oro izango da proteina begetaletan oinarritutakoa.
Guarniziotarako entsaladak jarri beharko dituzte astean hiru-lautan, eta patata frijitu, barazki eta lekaleak astean behin edo bitan.
Frijitutako jakiak astean behin bakarrik eskaini ahalko dituzte, eta aurrez prestatutako pizza, kroketa eta antzekoak, hilean behin, asko jota.
Postreei dagokienez, astean lau-bostetan fruta eskaini beharko dute eta jogurta, azukre gabeko mamia edo gazta freskoa, astean behin gehienez.
Ogia integrala izango da astean bitan, eta hilean lautan arroz eta pasta integrala eman beharko da.
Edarirako, ura izango da eskainiko den bakarra (posible den guztietan, iturrikoa), ur-hornidura arazoen ondorioz beste aukerarik ez dagoenean salbu.
Menu begetariano, beganoak edota alergia dutenentzako egokitutakoak bermatu beharko dira, derrigor.
Makinak eta eskoletako tabernak
Ikastetxeetako vending makinetako produktuak ere mugatu egingo dira. Azukre muga zorrotzak bete beharko dituzte, eta, besteak beste, ikastetxeetan ezingo dira ezagun diren freskagarri asko eta asko saldu, ezta opil-industrialak ere; halaber, ezingo da saldu 100 ml-ko 15 mg kafeina baino gehiago duten edaririk.
Haur eta Lehen Hezkuntzako haurrak irits daitezkeen lekuetatik at jarri beharko dira, gainera, makinak, eta ezingo dute inongo publizitaterik eduki, ez janari-edariena, ez beste ezein produkturena.
Kafetegi-tabernetan produktu begetalak, lekaleak, zereala, frutak eta fruitu lehorrak lehenetsiko dira, eta grasa trans eta saturatuak eta gatz eta azukre asko duten produktuen eskaintza ere mugatuko da.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.