Albiste izango da: Sevilla, Kopako finalerako prest, su-etena Libanon eta Tubos Reunidos
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko apirilaren 17an, lerroburu nagusiak:
- Sevilla, Kopako finalerako prest: Realeko zaleak Andaluziara bidean dira Atletico Madrilen aurkako Errege Kopako finala bertatik bertara jarraitzeko. 26.000 realzale baino gehiago Cartuja estadioan bertan izango dira eta beste milaka pertsonak sarrerarik gabe bidaiatuko dute. Helburua bat eta bakarra: Kopa Donostiara ekartzea.
- Su-etena Libanon: Israelen eta Libanoren arteko su-etena indarrean da, Donald Trump AEBko presidenteak bi herrialdeen arteko hamar eguneko akordioa iragarri ostean.
- Tubos Reunidos: Amurrioko Tubos Reunidos enpresako langileek manifestazioa egin dute gaur goizean Amurrion. Enplegu-erregulazioko espedientearen aurkako greba mugagabean daude Amurrioko langileak.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera