Bergarak eta Eskoriatzak bosgarren edukiontziaren alde egin dute
Galdeketa eguna izan dute igande honetan Bergaran eta Eskoriatzan, hondakinak nola bildu erabakitzeko. Gaur egun, bi herri horietan indarrean dauden sistemek iritzi kontrajarriak eragin dituzte, eta, ondorioz, EAJko udal gobernu berriek hondakinak biltzeko sistemen inguruan herritarrei galdetzea erabaki dute.
Bergaran, hondakinak biltzeko bi sistema izango dituzte aukeran: atez atekoa edota bosgarren edukiontzia. Bestalde, Eskoriatzan hirugarren aukera bat ere izango dute: sistema mixtoa.
Bozketen emaitzak
Udalerri batean zein bestean hautestontzietatik atera den emaitza bosgarren edukiontziarena izan da. Eskoriatzan aukera horrek lortu dituen boto kopurua 1.300 izan da (% 66), atez atekoak 566 (% 29); aukera mistoak, berriz, 59 boz eskuratu ditu. Baliorik gabeko botoak 26 izan dira.
Bergaran bosgarren edukiontziak 4.132 eskuratu ditu (% 62); aldiz, atez atekoak, 2.506 (% 37).
Egun duten egoera
Gaur egun, hondakin organikoak eta errefusa atez ate biltzen dituzte Bergaran. Bertako alkatearen esanetan, atzera bosgarren edukiontzia jarrita, urtean % 27 aurreztuko dute eta hondakinak biltzeko sistema aldatzeak ekarriko lukeen kostua zazpi hilabete eta erdian amortizatuko litzateke. Are gehiago, bosgarren edukiontziarekin gaur egungo bilketa-tasa mantentzea posible dela uste du. Alabaina, Bergarako EH Bildu eta Irabazi udal taldeek atez atekoaren aldeko botoa eskatu dute. Ildo horretan, erraustegia ordaintzen diru gehiago gastatuko dela ohartarazi dute.
Eskoriatzan atez ateko bilketa sistema dute herrigunean eta auzoetan, berriz, birziklatze guneak. Gaurko galdeketan egungo atez atekoaren, bosgarren edukiontziaren edota sistema mixtoaren artean aukeratu beharko dute.
Gaurko deitutako galdeketen aurrean, % 70etik gorako birziklatze-tasa bermatzeko eskatu du Debagoieneko Zero Zabor taldeak.
Goizeko bederatzietan ireki dituzte hauteslekuak eta iluntzeko zortziak bitartean zabalik egon dira. Guztira, 15.000 herritar inguruk dute botoa emateko eskubidea.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako milaka herritarrek "erantzunak" exijitu dizkiete Espainiari eta Europari krisi migratzailearen aurrean
Kristau, musulman, hebrear eta hindu komunitateek nahiz Ceutako auzo elkarteek deituta, istilurik gabe manifestatu dira ordu bat pasatxoan. "Ceuta Espainia da" aldarrikatu dute manifestuan, sineste, kultura eta jatorri ezberdinetako herritarrek belaunaldiz belaunaldi eraikitakoa hiria dela azpimarratuz.
Zeledon San Migeleko dorrera igota eman diete amaiera Gasteizko jaiei
Amaitu dira Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak. Zeledon San Migel elizako kanpandorrera igo da, Andre Maria Zuriaren plazan, Udal Musika Bandak lagunduta.
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.