NAZIO BATUEN ERAKUNDEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakumeen soldata gizonezkoena baino % 24 txikiagoa da, batez beste

Nazio Batuen Erakundeak gaur zabaldutako txosten baten arabera, zuzendaritza postuen % 25 dago bakarrik emakumeen esku.
Etxeko langileak
Etxeko langileak

Emakumeek, batez beste, gizonezkoek baino % 24 gutxiago irabazten dute lanean munduan, eta zuzendaritza postuen % 25 bakarrik dago emakumeen esku. Hala ere, emakumeek mundu osoko lan-sistemari egiten dioten ekarpena % 52koa. Nazio Batuen Erakundeak gaur emandako datuak dira, mundu mailakoak.

Addis Abeban aurkeztu dute txostena, goizean, eta bertan jasotzen denez, mundu osoko enpresen % 32k ez du emakumerik zuzendaritza karguetan. Politikan, berriz, nazio mailako parlamentuetako eserlekuen % 22 dago emakumeen esku.

Diruz ordaindutako eta ordaindu gabeko lanetan, bietan dituzte emakumeek gizonezkoek baino baldintza okerragoak. Izan ere, ordaindu gabeko lana, batez ere, emakumeek egiten dute, alde handiarekin. Emakume horiek mugak dituzte soldatapeko lan bat lortzeko.

NBEren esanetan, ezberdintasun horiei aurre egiteko, politika berriak jarri behar dira abian.

"Giza Garapenaren Zerbitzurako Lana" izenburupean argitaratutako txostenak jaso duen beste datu bat honakoa da: 830 milioi langilek egunean 2 dolar jasotzen dituzte. Denera 200 milioi pertsona daude langabezian; horietako 74 milioi, gazteak dira. 21 milioi langilek, berriz, behartutako lanen bat egiten dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela adierazi du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa soilik izan duela kontuan, lekukoen testigantzak eta frogak alde batera utzita. Probintzia Auzitegira begira itxaropentsu dago, justizia kasua hara heldutakoan iritsiko zaielakoan. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X