Donostia, danborrada 'berezia' hartzeko prest
San Sebastian eguna ate-joka da, eta Donostia danborradaren prestaketa lanetan murgilduta dago. Urtarrilaren 20an 16.459 lagunen danbor hotsek hartuko dute Gipuzkoako hiriburua, 135 taldetan banatuta. Eneko Goia Donostiako alkatearen hitzetan, aurtengoa "berezia" izango da, Donostia 2016ko ekitaldiekin bat egingo duelako ospakizunak.
Goiak prentsaurrean aurkeztu ditu aurtengo danborradaren xehetasunak. Alfonso Gurpegi zinegotzia, Gaztelubide eta Union Artesanako ordezkariak, eta Pablo Berastegi Donostia 2016ko zuzendaria ere aurkezpenean izan dira.
4.328 danbor-jole, 10.593 barril-jole, 1.400 kantinera, gastadoreak, heraldoak eta fusileroak izango dira protagonista nagusiak San Sebastian egunean, 2.500 musikari baino gehiagok lagunduta.
Berrikuntzak
Urtarrilaren 18an ekingo zaio aurten festari: egun horretan, 19:30ean, San Telmo Museoan harrera berezia egingo zaie danborradako hainbat ordezkariri. Kultur hiriburutzarekin lotutako ekitaldia izango da.
Eta, beti bezala, San Sebastian egunean, 00:00 puntuan, ohiko bandera igoerarekin lehertuko da festa. Mendizabalen iritzian, inoizko ‘ikusgarriena’ izango da aurtengoa.
Donostiako banderaz gain, aurten ikurrina eta Europako banderaren igoera eta jaitsiera egingo dira, modu berezian apaindutako Konstituzio plazan.
Igoera ekitaldiko berrikuntzen artean, Errenteriako eta Irungo musika banden parte hartzea nabarmendu dute antolatzaileek. Ohiko doinuez gain, Europako ereserkia interpretatuko da.
Umeen danborraden ordezkariak ere, lehen aldiz, taula gainean izango dira, eta Kresala dantza taldeak koreografia berria estreinatuko du.
Jaitsiera ekitaldian magia ikuskizun bat izango da aurtengo nobedadea. Europako bandera ikusgarri baten argiztatzea ere ikusiko da.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzaren "kriminalizazio kanpaina" eta Ertzaintzaren "basakeria" salatu dute milaka pertsonak Bilbon
Milaka lagun eta gizarte eragile, Global Sumud Euskal Herriako kideak tartean, bildu dira arratsaldean Bilbon, "Poliziaren zigorgabetasunaren eta errepresioaren aurka" protesta egiteko. Eusko Jaurlaritzak "herri mugimenduaren aurka egindako kriminalizazio kanpaina" eta "Ertzaintzaren basakeria" salatu nahi izan dute, eta EAJk "protestarako eskubidea bere interesekoa denera mugatzen duela" ohartarazi dute.
Ia 48.000 pertsonak hartu dute parte Osakidetzako EPEaren bigarren egunean, eta beste 43.000ren txanda izango da igandean
Ostiralean hasi eta igandera bitartean, bederatzi kategoria profesionaletako aztekerketak ari dira egiten BECen. 101.000 hautagai dira orotara, 3.764 lanpostu betetzeko.
56 urteko emakume baten bila ari dira Gasteizen
Emakumeak % 80ko desgaitasuna du, 1,35 metro luze da, azal argia du eta betaurrekoak daramatza. Andaluzia kalean ikusi dute azkenekoz larunbat honetan.
Hainbat pertsona artatu dituzte Gasteizko lantegi abandonatu batean izandako sutean kea arnasteagatik
Sua 10:30 inguruan piztu da, URSSA fabrikaren eraikin zaharrean, eta suhiltzaileak, Ertzaintzako agenteak eta osasun-langileak bertaratu dira. 44 urteko emakume bat atxilotu dute ustez sutea eragin duelakoan.
Bardeako Ferial urtegiaren ondoan piztutako baso-sutea kontrolpean hartu dute
Dispositibo berezi batek sua geldiarazi du, baina 4-5 hektarea zuhaizti kiskali dira. Bero handieneko denboraldiaren hasieran arreta handiz ibiltzeko eskatu dute agintariek.
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, Poliziarengandik ihesi zihoala bost ibilgailurekin talka egin eta zortzi pertsona zauritu ostean
Polizia iturrien arabera, agenteak berarengana hurbildu ziren, ustez estupefazienteak kontsumitu ostean kotxea gidatzera zihoalako.
Epaileak aske utzi ditu Hezbollahrekin zerikusia dutelakoan Bizkaian atxilotutako bi lagunak
Pasaportea kendu diete eta 15 egunean behin epaitegian agertu beharko dute. Bi gazteak "inperialismo genozida salatzearen aurkako kanpaina bat" salatu duen Iranekin bat plataformako kideak dira.
Emakume bat hil da Tuteran izandako auto istripu batean
Ezbeharra NA-134 errepidean gertatu da, ostiral arratsaldean. Emakumeak zeraman autoak kamioi bat jo du aurrez aurre.
Osakidetzak gezurtatu egin du igandeko erizaintzako proba beroagatik bertan behera geratu dela
Osasun Sailak zehaztu du proba aurreikusita zegoen bezala egingo dutela, eta gogorarazi du Osakidetzak bere kanal ofizialen bidez ematen duela balizko aldaketen berri.
Iganderako aurreikusitako hainbat ekitaldi bertan behera utzi dituzte, bero handia dela eta
Bilbon, hiribilduaren sorreraren 726. urteurrenaren desfile ofiziala ez dute egingo. Bestalde, Gogorak bertan behera utzi du Artxandan egin behar zuen gudari eta milizianoen omenaldia. Sopelan, Kosta Trail mendi lasterketa bertan behera geratu da, eta Barakaldon hainbat ekitaldi moldatu dituzte.