GERTAKARIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxegabe bat hilda topatu dute Donostiako kutxazain automatiko batean

Udaltzainek aurkitu dute gorpua, 06:30 aldera, Boulevarreko kutxazain automatiko batean.

Emakume etxegabe bat hilda aurkitu dute Donostian, kutxazain batean, Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakitera eman dutenez.

Udaltzainek aurkitu dute gorpua, 06:30 aldera, Boulevarreko kutxazain automatiko batean.

Auzitegi-mediku bat bertaratu da, emakumearen heriotza ziurtatzera. Donostiako auzitegi patologia zerbitzura eraman dute gorpua, autopsia egitera. Lehen ikerketen arabera, 'arrazoi naturalen ondorioz' zendu da.

rioz' zendu da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X