'WhatsAppeko beltza'ren mozorroa, 2016ko inauterietako izarra
Azkenaldian gehien zabaldu den irudietako bat izango da, segur aski, 2016ko inauterietako mozorro izarra. Nori ez zaio heldu mugikorrera WhatsAppeko beltzaren irudirik?
Mila formatan ikusi dugu jadanik, WhatsApp bidez jasotako ehunka memetan, baina orain inauterietako protagonista bihurtzeko zorian dago.
Are gehiago, fenomenoak ibilbide luzeagoa izan lezake, ezkondu aurreko festetarako ezinbesteko mozorro bihur daitekeelako. Mozorroa 40 euro inguruan saltzen ari dira eitb.eus-ek kontsultatutako zenbait ataritan. Hau da horietako baten txio iragarkia:
Era berean, Chapo Guzman narkotrafikatzaile ospetsua ere izango da protagonista aurtengo inauterietan. Guzmanek Mexikoko espetxe batetik ihes egin zuen, baina Poliziak berriro harrapatu zuen ondoren.
Zure interesekoa izan daiteke
12 atxilotu Baionan, bizitzaren garestitzea salatzeko protesten hirugarren larunbatean
Euskadiko sahararrak ospakizun betean, NBEk Minurso misioa berritzerik izan ez duelako
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean