Indarkeria matxista Gasteizen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Leihotik behera botatako umeak larri jarraitzen du ospitalean

Ustezko erasotzaileak uko egin dio deklaratzeari Ertzaintzaren aurrean, eta epailearenera eramango dute jada.
Ertzaintza erasoaren tokian. Argazkia: EFE
Ertzaintza erasoaren tokian. Argazkia: EFE

Atzoko eraso matxistan, Gasteizen, zauritutako 17 hilabeteko haurrak egoera larrian jarraitzen du Gurutzeta Unibertsitate Ospitaleko Zainketa Intentsiboko Unitatean. Hasiera batean, Arabako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten. Amiltzeak eragindako politraumatismoa, garezurreko traumatismoa eta burezur barneko hipertentsio errefraktarioa ditu, Osakidetzak azken mediku agirian azaldu duenez.

18 urteko ama, berriz, egonkor dago. Goizean, eta arrazoi humanitarioak kontuan hartuta, bere alaba dagoen ospitalera eramango dute.

Azkenik, ustezko erasotzaileak uko egin dio deklaratzeari Ertzaintzaren aurrean, eta epailearenera eramango dute jada.

Bestalde, “gertakari larri” horien aurrean “atsekabea” azaldu du gaur Gasteizko Udalak. Gainera, erasoa “irmo gaitzetsi” du. Bestalde, “sumario-sekretua lehenbailehen altxatzea eta gertatutako guztia argitzea” espero du Gasteizko Udalak.

Epaileak kasua sekretupean jarri du, baina ikerketako iturriek zabaldutakoaren arabera,  gizonak sexu-abusuak egiten zizkion haurrari, Aliciari, eta bikotekideak harrapatu zuenean, leihotik behera bota zuen, Euskadi Irratiak azaldu duenez.

Elkarretaratzea

Bestalde, Gasteizko Plataforma Feministak elkarretaratzea deitu du, indarkeria matxista gaitzesteko. Kontzentrazioa Andre Maria Zuriaren Plazan egingo dute, 19:30ean, talde horrek jakinarazi duenez.

Euskadiko Guraso Bananduen Federazioak (Kidetza) ere salatu du astelehen honetan Gasteizen izandako erasoa, eta “gaitz larri honi aurre egiteko” eztabaida bat hastea eskatu du. “Gaitzespen adierazpenetatik ekintzetara pasatu behar dugu”, azpimarratu du.

Genero indarkeriak haurrengan dituen ondorioez ohartarazi du Save the Children erakundeak

Euskadiko Save the Children erakundeak erasoak gaitzetsi ditu, eta indarkeria matxistak haurrengan dituen ondorioez ohartarazi du. Horren hitzetan, "haurren giza eskubideen urraketa izugarria da".

Erakundeak haurren kontrako indarkeria mota guztiak salatu ditu, eta genero indarkeriaren biktima diren haurren babesa bermatzeko beharrezkoak diren baliabideak erabiltzea eskatu du.

"Erakundeek eta gizarteak jabetu behar dute zeinen garrantzitsua den indarkeria erabiltzen ez den etxe batean haztea", Save the Childrenek ohar bidez adierazi duenez. Aipaturiko erakundeak sinadura bilketa hasi du haurrak indarkeria mota guztietatik babestuko dituzten legeak egitea eskatzeko alderdi politikoei eta Espainiako Gobernuari.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X