Leihotik behera botatako 17 hilabeteko umea larri dago ospitalean
Gizon batek ustez bere bikotekideari eraso egin dio eta urte eta erdiko haren alabatxoa etxeko leihotik bota du Gasteizen. Bi biktimak zauritu dira eta ospitalera eraman behar izan dituzte, Osakidetzak agiri baten bidez jakinarazi duenez.
Haurtxoa larri zauritu da lau bat metroko altueratik erorita. Umetxoa pediatriako zainketa intentsiboetako unitatera eraman behar izan dute, Radio Euskadik aurreratu duenez.
Hasiera batean, 17 hilabeteko neskatila Santiagoko ospitalera eraman dute, baina gero Gurutzetako Pediatria ZIUra eraman behar izan dute burezurreko traumatismo larria duelako, Osakidetzak azaldu duenez. Neskatxaren "bizitza salbatu" ahal izango dutela adierazi du Jon Darpon Osasun sailburuak.
18 urteko ama Txagorritxuko larrialdietara eraman dute. Emakumeak traumatismo ugari ditu.
30 urteko gizona Santiagoko ospitalera eraman du Ertzaintzak. Aurpegian zauriak zituen, baina dagoeneko itxi dizkiote. Psikiatriak azterketa egin behar dio.
Leihotik behera
Gertakariak 03:40 aldera jazo dira Askatasun kaleko etxebizitza batean. Gizonak bikotekideari eraso egin dio eta, dirudienez, ondoren 17 hilabeteko haurtxoa lehen solairuko leihotik bota du.
Erasoaren nondik norakoak ikertzen ari dela baieztatu du Ertzaintzak, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Ertzaintzak bikotearen harremana zer nolakoa zen oraindik ez daki. Gaueko bilera puntuala izan ote den edo aurretik elkar ezagutzen ziren ez dute zehaztu.
Gizona emakumearekin izan duen borrokaldian zauritu da. Une batean elkarri eraso egin diote eta biak arin zauritu dira.
Erasotzailea atxilotu dute eta hilketa saiakera egotzi diote, iturrien arabera.

Argazkia: EFE
"Oihuak entzun ditugu eta Ertzaintzari abisua eman diot"
?Oihuak entzun ditugu eta Ertzaintzari abisua eman diot?, azaldu du auzoko batek. Bere etxeko leihora atera eta aurreko etxebizitzako lehen solairutik zerbait erortzen ikusi duela adierazi du lekukoak, baina ?panpina? zela pentsatu du.
Bikotearen oihuak oso ozenak ziren eta iskanbilak bizilagunak esnatu ditu. Bikotearen eztabaida beroa ikusi du emakumeak: ?Elkarri bultzatzen zioten?.
?Mendekua hartuko dut?, entzun duela uste du lekukoak, baina gizonak edo emakumeak esan duen argi ez duela zehaztu du.
Elkarretaratzea asteartean
Bestalde, Gasteizko Plataforma Feministak elkarretaratzea deitu du, indarkeria matxista gaitzesteko asmoz.
Kontzentrazioa Andra Maria Zuriaren Plazan egingo dute, 19:30ean, talde horrek jakinarazi duenez.
Euskadiko Guraso Bananduen Federazioak (Kidetza) ere salatu du astelehen honetan Gasteizen izandako erasoa eta ?gaitz larri honi aurre egiteko? Estatu osoan eztabaida bat hastea eskatu du.
?Gaitzespen adierazpenetatik ekintzetara pasatu behar gara?, azpimarratu du.

(Argazkia: EFE)
Genero indarkeriak haurrengan dituen ondorioez ohartarazi du Save the Children erakundeak
Euskadiko Save the Children erakundeak erasoak gaitzetsi ditu, eta indarkeria matxistak haurrengan dituen ondorioez ohartarazi du. Haren hitzetan, "haurren giza eskubideen urraketa izugarria da".
Erakundeak haurren kontrako indarkeria mota guztiak salatu ditu eta genero indarkeriaren biktima diren haurren babesa bermatzeko beharrezkoak diren baliabideak erabiltzea eskatu du.
"Erakundeek eta gizarteak jabetu behar dute zeinen garrantzitsua den indarkeria erabiltzen ez den etxe batean haztea, Save the Children erakundeak ohar bidez jakinarazi duenez. Bestalde, aipaturiko erakundeak sinadura bilketa hasi du haurrak indarkeria mota guztiengandik babesteko dituen legeak egitea eskatzeko alderdi politikoei eta Espainiako Gobernuari.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadik beroari lotutako ia 300 heriotza posible erregistratu ditu udan
Adinari begiratuta, hildakoen % 92k 65 urte baino gehiago zituen, Carlos III.a Osasun Institutuaren Eguneko Hilkortasuna Monitorizatzeko Sistemaren (Momo) kalkuluen arabera.
Bizkaiko pentsiodunek manifestazioa egin dute gaur Bilbon, Aste Nagusian, pentsio duinen alde
Aste Nagusiko giroan deitu dute manifestazioa, "jaietan ere, pentsionistak kalean" daudela gogorarazteko. Eusko Jaurlaritzaren jarrera gogor kritikatu du mugimenduak, eta legigintzarako herri-ekimena atzera bota izana salatu dute. Pentsio minimoa gutxieneko soldatarekin berdintzea eta osasun zein zaintza-sistema publiko, unibertsal eta doakoak bermatzeko deia egin dute.
Giro aparta Bilbon, lehiaketa gastronomikoan, bilbainadekin, eta publiko guztientzako hamarnaka jardueratan
Musika, antzerki eta dantza ikuskizunak tradizio jarduerekin uztartuko dira astelehen honetan, hala nola lehiaketa gastronomikoarekin, zezensuzkoarekin eta su artifizialekin. Gaur Athleticeko jokalarien harrera izango da eta Pentsiodunen Mugimenduak mobilizazioa egingo du.
Gernikako gaztetxeko kideek Udalak bertan egin nahi duen liburutegiko obrak atzeratzeko eskatu dute, alternatiba seguru bat izan arte
Duela urtebete baino gehiago okupatu zuten Gazte Asanbladako kideek “hamar urte baino gehiagoz hutsik” egon den eraikina.
Gizon batek sexu-erasoa egin dio emakume bati Iruñean, eta erasoa eragozten saiatu den pertsona bat jo du
Gainera, beste gizon bat atxilotu dute Nafarroako hiriburuan, bikotekide ohia kalean jo omen duelako.
Osasun Ministerioak eta erkidegoek Ceutara 45.000 txerto bidaltzea adostu dute
Ceutak hirukoitz birikoaren 15.000 dosi eta difteria-tetanos, barizela zein polioaren aurkako 30.000 jasoko ditu, uztailaren amaieran iritsitako adingabe migratzaileei txertoa jartzeko.
Nafarroako Gobernuak eta Petilla Aragoiko Udalak 150.000 eurotik gorako plana adostu dute, datozen suteen aurrean herria babesteko
Udako sute larriaren ostean, suebaki berriak, bigarren ur-putzu bat eta gazteentzako abeltzaintza-proiektu bat abiatzea adostu dute.
Biobizkaiak osasun-produktu pertsonalizatuak fabrikatuko ditu 3D inprimaketaren bidez
Lizentzia horri esker, Aurpegi-masailetako Kirurgia, Bihotz-hodietako Kirurgia, Traumatologia, Otorrinolaringologia eta Onkologia Erradioterapikorako produktuen bost familia fabrikatu ahalko dira.
Hondarribiko Alarde tradizionalak utzi egin du gatazkari konponbidea emateko elkarrizketa prozesua
Udalak kezka agertu du erabakiaren aurrean, baina gatazka sozialari konponbide partekatu eta iraunkorra bilatzeko lanean jarraituko duela berretsi du.
A8an Abanton Kantabriarako noranzkoan sortu diren auto-ilarak amaitu dira dagoeneko
Kantabriarako norantzan erreietako bat itxi behar izan dute lanak egin ahal izateko, eta, ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira inguru horretan, baina, behin lanak amaituta, konpondu dira ilarak ere.