Aurrematrikulazio kanpaina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

D eredua eremu ez-euskalduneko zentro publikoetan ere, eskuragarri

Euskarazko eredua ez duten eskoletan gutxienez zortzi ikasle izatea eskatuko dute lerro berria zabaltzeko, Mendoza kontseilariak iragarri duenez.
Escuela eskola EFE
Zortzi ikaslerekin zabalduko dute D eredua eremu ez-euskaldunean. EFE

2016-2017 ikasturtean, lehen aldiz, euren haurrak sare publikoko D ereduan matrikulatzeko aukera izango dute Nafarroako eremu ez-euskalduneko gurasoek. Euskararen Legea aldatuta, datorren ikasturtea izango da aukera hori ematen lehengoa.

Berrikuntza historiko honen berri eman du goizean Jose Luis Mendoza Nafarroako Hezkuntza kontseilariak, haur eta lehen hezkuntzako aurre-matrikulazio kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan.

Gurasoek otsailaren 15etik 19ra izango dute aurrematrikula egiteko epea, haurrak lehen aldiz inskribatzen badituzte edota eskolaz aldatu nahi badituzte. Hiru urteko 6.000 ume batuko zaizkie egun Nafarroako Hezkuntza sisteman dabiltzan 60.789 ikasleei.

Gutxienez, zortzi ikasle

 

Mendozaren hitzetan, "eremu ez-euskaldunean D ereduko lerroak zabalduko ditugu datorren ikasturtean eta hori da, inondik inora, berrikuntza nabarmenena". Nabarmendu duenez, "foru erkidego guztian Gobernuak eskaintzen dituen eredu linguistikoak eskainiko ditugu".

Aukera hori bermatzeko, euskarazko lerroa ez duten eskoletara eskaerak jasotzeko jarraibideak bidali dituzte, aukera hori bermatze aldera.

Hezkuntza kontseilariak iragarri duenez, gutxienez zortzi ikaslek eskatu beharko dute euskarazko lerroa. Ikasle nahikoa ez dagoen kasuetan, inguruko eskola batean pilatuko dituzte, eta garraio eta jantokia ordaintzeko laguntzak emango dizkiete.

Hezkuntza D ereduan hasten duten eremu ez-euskalduneko umeei lehen zein bigarren hezkuntza eredu horretan jarraitzeko aukera "bermatu" nahi die, horrenbestez, foru gobernuak.

Ikasle ratioak

Ikasgela bakoitzeko egon daitezkeen ikasle kopuruari dagokionez, Lehen Hezkuntza 30etik 25era jaitsiko dute; 32tik 30era Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan 33an mantendu dute, Legeak 35 ere onartzen badu ere. Kopuru hori lortzen ez duten ikastetxeetara "errefortzuak" bidaliko dizkiete oinarrizko ikasgaietan eta atzerriko hizkuntzan laguntzeko.

Ikasleari dagokion zentroa erabakitzeko orduan dagoen araudia berriro aztertuko dutela hitzeman du Mendozak, "gertutasuna lehenetsi dadin, beste faktoreen gainetik". Asmoa jatorri, erlijio, sexu eta bestelako arrazoiengatik diskriminazioak saihestea da. Dena dela, helburu hau 2017/18 ikasturtean beteko dutela ohartarazi du kontseilariak

 

lariak

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO: "Estatuko Administrazio Orokorrari Euskadiko herritarrei euskaraz hitz egiteko eskatu dion lehen sindikatua gara"

Santi Martinez Euskadiko CCOOren idazkari nagusiak Radio Euskadin adierazi duenez, sindikatuak Enplegu Publikoaren Legearen eztabaidara eraman ditu euskara sustatzeko hainbat neurri, langabeen % 90ek hizkuntza hori ezagutzen ez dutela egiaztatu baita. Eskaera horien artean daude, besteak beste, Estatuko Administrazio Orokorra Euskadiko herritarrei euskaraz zuzentzea eta euskara ikasteko doakotasuna C1 mailara arte izatea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ETSk milaka zale kantuan eta dantzan jarri ditu Bilboko Europa parkean

Iñigo Etxezarretaren bandak milaka lagun bildu ditu Bilboko Europa parkean astearte honetan, Aste Nagusian. Bere abesti ezagunez gain, taldea Bilboko jaien kanta abestera animatu da, eta han zaleak zapiekin dantzatzen hasi dira. Hasiera batean, kontzertua asteazken honetan egin behar zen, baina taldeak kontzertua egun bat aurreratzea erabaki zuen, ikuskizunetako teknikariek asteazken honetarako deitutako grebaren ondorioz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X