Krimena Bilbon
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fiskalak 20 urte eskatu ditu Koldo Losadaren senarraren aurka

Ministerio Publikoak senarra azpieriaz hil izana egotzi dio Jon Ezkurdiari.
Koldo Losada zena. EFE

Fiskaltzak 20 urteko espetxe zigorra eskatu du Jon Ezkurdiaren aurka, senarra, Koldo Losada aktorea, azpikeriaz hiltzea egotzita.

Halaber, biktimaren hiru anaiei 42.000 euroko kalte-ordainak ematea ere eskatu du, baina jada ez dio egozten haren txakurrari tratu txarrak eman izana (hilda agertu zen Losadaren hilketaren egunean), ezin izan baita egiaztatu nola hil zen animalia.

Epaiketa astelehenean hasiko da, eta, egun horretan, akusatuak deklaratuko du.

Ministerio Publikoaren arabera, Jon Ezkurdiak hil egin zuen Koldo Losada senarra, biok bizi ziren etxebizitzan, Bilbon, 2014ko azaroaren 19an.

Bat-batean, senarra "hiltzeko asmoz", eta hura "erdi-lo" zegoela aprobetxatuta, hainbat kolpe eman zizkion buruan objektu batekin, defendatzeko edo ihes egiteko aukerarik eman gabe.

Horren ondorioz, biktimak hainbat lesio izan zituen buruan, eta hil egin zen.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Joxe Azurmendi filosofo eta pentsalari zegamarra zendu da, 84 urte zituela

Jakin aldizkariak azpimarratu duenez, "pentsamendu itzela utzi diguzu. Hura lantzen jarraituko dugu, beti eskatu izan diguzun bezala, zu (eta inor) jainkotu gabe, baina maisu-maistrak aitortuz". Aldizkari historiko horrek nabarmendu duenez, Azurmendiren pentsamendua funtsezkoa izan zen joan den mendeko 60ko eta 70eko hamarkadetan euskara eta euskal kultura berritu eta bultzatzeko.

Gehiago kargatu